Lyubov Orlova
Lyubov Petrovna Orlova, (errusieraz: Любо́вь Петро́вна Орло́ва; Zvenigorod, Errusiako Inperioa, 1902ko urtarrilaren 29a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1975eko urtarrilaren 26) Sovietar zinemako lehen izar handia izan zen, antzerki aktorea eta abeslaria.
Moskutik gertu dagoen Zvenigoroden jaio zen, nobleziaren familia baten, eta Yaroslavlen hazi zen. Moskuko kontserbatorioan ikasi zuen, baina lanean hasi zen familia mantendu ahal izateko eta ez zen graduatu. 1930an bere senarra zen Andrei Berezin ekonomialaria atxilotu zuten, baina horrek ez zuen bere karrera geldiarazi.
1933an Grigori Alexandrovekin bilera egin zuen, Vesiolie rebiata filmerako aktoreak bilatzen ari zelako, eta berarekin ezkontzeko eskatu zion. Orlovak paper garantzitsua izan zuen komedia honetan, oso famatua SESBen, eta Stalinen gustoko aktore bilakatu zen. Honek "Errusiako aktore ohoretsu" titulua eman zion.
Hurrengo lau urteetan lau Sovietar film klasikotan hartu zuen parte: Circus (1936), Volga-Volga (1938), Bide distiratsua (1940), eta Vesna (1947). 1941ean Stalin saria eman ziotean. 1950ean lehen emakumea izan zen SESBeko Herriaren Artista titulua eskuratzen bere zinema lanak zirela eta. Horren ostean antzerkian hasi zen lanean, Yuri Zavadskirekin.
3108 Lyubov asteroidea bere omenez izendatu zuten 1972an. Yugoslavian 1976an eraikitako barku sobietar batek ere bere izena zuen, Antartida eta Artikora hainbat espedizioetan erabilia.