Maddi Pelot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maddi Pelot
Maddi Pelot.jpg
Bizitza
Jaiotza Talence1947ko apirilaren 12a
Herrialdea  Lapurdi
Heriotza Biarritz2016ko urriaren 6a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 118

Maddi Pelot[1][2] (Talença, Okzitania, 1947 apirilaren 12a - Miarritze, 2016ko urriaren 6a[3]) euskal idazlea eta Maiatz literatur aldizkariko sortzaileetarik bat izan zen.[4] Zientzia fikzioa euskaraz jorratzen aintzindaria izateagatik da ezaguna.[5]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947ko apirilaren 12an jaio zen Bordele ondoko Talençan.[3][6] Biarritzen bizi zen.[7]

Ikasketa klasikoak egin zituen, frantsesa, latina eta greziera. Gramatikako agregazioa pasa zuen eta Biarritzeko kolegio batean gai horiek irakasten zituen.[6] Ikastaroak ere eman zituen Baionako euskal unibertsitatean.[4] 23 urterekin ikasi zuen euskara.[6]

Maiatz taldean hastapenetik aritu zen eta literatura aldizkariaren sorreran parte hartu zuen.[4][8] Ipuin futuristak egiten aitzindarietakoa da euskaraz.[4][9] Gure Irratiaren lehen urteetan fikzio emankizun asko kudeatu zituen, Isaac Asimoven lanetatik hartutako testuekin eta batez ere Richard Wagnerren opera ezagun batzuk antzeztuz.[4] Harremanetan egon zen Joseba Sarrionandiarekin kartzelan zelarik, bai eta Txomin Peillenekin ere.[5]

Hiztegigintzan Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bideratutako Nola erran hiztegian frantsesezko adibideen gainbegiratzaile gisa aritu zen.[4][10]

Musikazalea zen. Atsegin zituen musika klasikoa, seriala, modernoa, opera eta herri anitzetako folk musika, bereziki Indiakoa.[6] Egunero yoga egiten zuen eta hinduismoan interesa zuen.[6]

Seme bat adoptatu zuen eta geroztik ez zuen beste idazkirik argitaratu.[11][12] Bizitza diskretua izan zuen, ez zen publikoki agertzen.[11] Itxaro Bordak Emakumeak idazle antologia egin zuenean ez zuen bertan agertu nahi izan.[11]

2016ko urriaren 6an hil zen Biarritzen,[3] minbiziaren ondorioz.[11]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maddi Pelotek narrazioa eta poesia landu zituen ororen buru, baina saiakera ere ez zuen alde batera utzi. Bere obren gehiengo zabala 80. hamarkadan zehar argitaratu zuen, nahiz eta lehenagotik ibili idazten.[12] Zortzi narrazio eta hamar olerki argitaratu zituen Maiatz aldizkarian. Horrez gain, bi ipuin-bilduma eta hinduismoari buruzko saiakera liburu bat ere argitaratu zituen.[12]

Bere narrazioetako idazkerari dagokionez, azpimarragarria da hizkuntza ipuinaren testuinguru futuristara moldatzeko saiakera: hitz berri franko sortu zituen greziar erroak baliatuz, eta perpaus anitzetan aditza elipsian ezartzen zuen, erritmo bizkor eta mintzaira zehatz bat lortuz. Bi ezaugarri hauek Maddiren idazkera zientzia eta teknologia arloko testuetakora hurbiltzen dute, haren fikzioari kutsu zientifiko bat emanez.[12]

« Orduko izkiriatzaileak sorkuntza molde ezberdinak praktikara eramaten higatzen ziren, beste hizkuntzetan irakurria, entzuna, ikasia euskarara pasatzen saiatuz. Mayi Peloten esperimentazioa iduriz, gaurko ikuspegitik behintzat, ezinbestekoa zaigu. »
Itxaro Borda.[12]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkarian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miren (1984, Maiatz). Maiatz aldizkariaren 1. zenbakian argitaratua. 1985ean Biharko oroitzapenak ipuin liburuan berriz argitaratu zuen.[12]
  • Gutuna Josebari (1984ko apirila, Maiatz). Maiatz aldizkariaren 5. zenbakian argitaratua.
  • Telelabirintoa (1984ko apirila, Maiatz). Maiatz aldizkariaren 5. zenbakian argitaratutako narrazio luzea.[13] 1985ean Biharko oroitzapenak ipuin liburuan berriz argitaratu zuen.[14]
  • Amarauna 2 eta 3 (1985, Maiatz). Maiatz aldizkariaren 9. zenbakian argitaratua.
  • Aire (1985, Maiatz). Maiatz aldizkariaren 10. zenbakian argitaratua.
  • Aireontzi fantasma (1986, Maiatz). Maiatz aldizkariaren 12. zenbakian argitaratua.
  • Izarren belarriak (1988, Maiatz). Maiatz aldizkariaren 16. zenbakian argitaratua.
  • Pausa leku (1989, Maiatz). Maiatz aldizkariaren 17. zenbakian argitaratua.

Liburu gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat olerki ere argitaratu zituen, ia denak Maiatz aldizkarian.[15]

  • Semeak (1982, Maiatz 2. zenbakian)
  • Eden (1982, Maiatz 3. zenbakian)
  • Josebari (1985, Maiatz 9. zenbakian)
  • Eden (1986, Plazara 5. zenbakian)
  • Urriko neskari (1986, Maiatz 11. zenbakian)
  • Gureak (1987, Maiatz 13. zenbakian)
  • Nesken ebaslea (1987, Maiatz 14. zenbakian)
  • Neska hori (1988, Maiatz 15. zenbakian)
  • Erleen eztiaz (1989, Maiatz 18. zenbakian)
  • Helikoki (1989, Maiatz 18. zenbakian)
  • Jin joan (1990, Maiatz 19. zenbakian)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mayi grafiaz ere idatzia.
  2. «Mayi Pelot zientzia-fikzioko idazle aitzindariari omenaldia egingo diote Baionan» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-03-08.
  3. a b c «Mayi Pelot» Literaturaren zubitegia . Noiz kontsultatua: 2018-09-25.
  4. a b c d e f «Mayi Pelot idazlea hil da» Berria . Noiz kontsultatua: 2016-10-10.
  5. a b Maiatz 68. Maiatz elkartea, 100 or..
  6. a b c d e f Borda, Itxaro. (1985). «Mayi Peloten «Biharko oroitzapenak...» - Mayi Pelotekin elkarrizketan» Argia (1081) . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  7. Euskonews, elkarrizketa Luzien Etxezaharretari.
  8. Maiatz 25 urte, Itxaro Borda.
  9. Sareinak bloga.
  10. «Egileak» Nola erran Frantses-Euskara hiztegi elektronikoa . Noiz kontsultatua: 2018-09-25.
  11. a b c d Morales, Ana. (2018-10-10). «ANSIBLEFEST 2018: Hamaika mundu sortzeko jaio gara I» Etzi Portu Maritimoa . Noiz kontsultatua: 2018-10-11.
  12. a b c d e f Pelot, Mayi. (2019). Olerki, ipuin eta eleberriak. Maiatz elkartea, 9 or. ISBN 9 791092 009477.
  13. a b c Galarraga, Aritz. (2013). «Bakan ale bitxia» Argia (2372) . Noiz kontsultatua: 2018-09-25.
  14. Antza, Mikel. (1986-04). «Biharko oroitzapenak» Kritiken hemeroteka . Noiz kontsultatua: 2018-10-14.
  15. «Pelot, Mayi» Bertso eta olerkien hemeroteka . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]