Maia Plisetskaya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maia Plisetskaya
Maya Plisetskaya 2011.png
Bizitza
Jaiotza Mosku1925eko azaroaren  20a
Herrialdea  Errusia
 Alemania
 Espainia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Lituania
Heriotza Munich2015eko maiatzaren  2a (89 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Mikhail Plisetski
Ama Rachel Messerer
Ezkontidea(k) Māris Liepa Itzuli  (1956 -  1956)
Rodion Shchedrin  (1958 -  2015)
Bikotea(k) Warren Beatty
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak ballet dantzaria, koreografoa, aktorea, prima ballerina assoluta Itzuli eta ballet masterra Itzuli
Jasotako sariak
IMDb nm0687334
www.shchedrin.de
Maya Plisetskaya-Romeo and Juliet-1961.jpg

Maia Mikhailovna Plisetskaya (Mosku, Sobietar Batasuna, 1925eko azaroaren 20a - Munich, Alemania, 2015eko maiatzaren 2a) errusiar dantzaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1943an, Bolshoi Eskolako ballet-ikasketak bukatu zituen. Aipagarriak izan ziren Bolshoi Balletarekin egin zituen Beltxargen aintzira eta Intxaur kraskailua balletetako antzezpenak.

Herri askotan dantzatu zuen, Estatu Batuetan, Indian eta Txinan, besteak beste.

1964an, Lenin saria jaso zuen egindako lan bikainagatik.

Sobietarrak ez ziren koreografoen balletetan ere lan egin zuen, Roland Petit, Maurice Béjart eta Alberto Alonsoren balletetan, adibidez.

1975etik aurrera, Bruselako Ballet de XXe Sièclean aritu zen dantzari.

Errusiako Ballet Inperiala sortu zuen 1994an.

Plisetskayaren lehen koreografia Ana Karenina (1972) izan zen, Tolstoiren eleberrian oinarritutako lana.

Teknika aldetik bikaina da, besoaren erabilera adierazkorra du, eta trebetasun osoz elkartzen ditu antzerkia eta dantza.

Antzezpen nagusiak hauek ditu: Bakchisarayko iturria obrako Zarema, On Kixoteko Kitri, Giselle, Loti Ederreko Aurora, Harrizko Loreko Laurencia eta Beltxargen Aintzirako Odette-Odile.

2005ean, Asturiasko Printzea saria eman zioten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maia Plisetskaya Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]