Iruña Kafetegia (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iruñeko kafetegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iruña Kafetegia».
Iruña Kafetegia
Café Iruña, Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria.jpg
Iruña Kafetegiaren barnealdea.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Gazteluko Plaza,
Iruñeko Alde Zaharra
Koordenatuak 42° 49′ 02″ N, 1° 38′ 35″ W / 42.81722222°N,1.64305556°W / 42.81722222; -1.64305556Koordenatuak: 42° 49′ 02″ N, 1° 38′ 35″ W / 42.81722222°N,1.64305556°W / 42.81722222; -1.64305556
Historia eta erabilera
Irekiera 1888
Arkitektura
http://www.cafeiruna.com/

Iruña Kafetegia (gaztelaniaz Café Iruña) Nafarroako Iruñea hiriburuko Gazteluko Plazan kokatzen den kafetegi historiko eta ospetsua da, Iruñeko Alde Zaharran. Iruindarren artean usadio, sona eta entzute handia du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1888an iruindar talde batek sortu zuen, Iruñean elektrizitate argiztaketa izan zuen lehenbiziko edaritegi edo komertzio-etxea izan zelarik, "San Fermin Bezperan ireki eta jendez lepo bete zen"[1]. Garaiko kroniken arabera bertako iruindar guztien bilgune nahiz kanpotarren topagune izan zen. Ernest Hemingway idazleak kafetegi hau mundu osoan zehar ospetsu bilakatu zuen.

Barnealdeak XIX. mendea eta XX. mende hasierako kafetegi dotore baten giro eta apaindurak ditu. Kanpoaldean berriz, Gazteluko Plazan bertan dauden mahaietan edozer edan edo jan daitekelarik.

Gamazada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1894ko otsailaren 18an, Gamazadako gertakarietan, Nafarroako Castejón udalerrian manifestazio masibo eta erraldoi bat antolatu zen.[2] Hori dela eta, Arana Goiri anaiak eta abertzale talde bat zekartzan tren berezi bat Bilbotik Iruñera ailegatu zen.[2] Sabino eta Luis Arana anaien talde abertzale hau manifestazio hartara batu eta bizkaitarrek nafarrenganako elkartasuna adierazten zuen honako esaldia zeraman pankarta ondo zuri eta hizki gorriduna erakutsi zuten:

« Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra. - Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei.
Dios y Ley Vieja. - Vizcaya saluda a los Navarros..
[2]
 »

Pankarta hura, aurretik eta gau batez Iruña Kafetegian diseinatu eta Estanislao Aranzadi nafar diputatuaren Juana emazteak josi zuen.

1903an Bilboko hirian izen eta tankera bereko kafetegi bat ireki zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.cafeiruna.com/cast/historia.asp Iruña Kafetegiaren historia bere webgunean ikusgai.
  2. a b c (Gaztelaniaz)  Auñamendi Eusko Entziklopedia, Gamazada (La), Euskomedia.org, http://www.euskomedia.org/aunamendi/60321 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iruña Kafetegia (Iruñea)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea