Manuel de la Serna y Hernández Pinzón
Manuel de la Serna y Hernández Pinzón | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1877ko urriaren 4a - 1878ko urriaren 25a ← Segundo de La Portilla Gutiérrez (en) - José Gámir y Maladén (en) →
1876ko otsailaren 2a - 1878ko ekainaren 3a Barrutia: Sevillako probintzia
1875eko otsailaren 19a - 1877ko uztailaren 11 ← Fernando Primo de Rivera y Sobremonte (en) - Tomás O'Ryan →
1872ko otsailaren 22a - 1872ko ekainaren 13a ← Eugenio Gaminde (mul) - Gabriel Baldrich i Palau (en) →
1871ko azaroaren 11 - 1872ko otsailaren 22a | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel de La Serna Hernandez y Pinzón | ||||||||||
Jaiotza | Lebrija, 1809ko abenduaren 18a | ||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||
Heriotza | Sevilla, 1878ko ekainaren 3a (68 urte) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | militarra | ||||||||||
Jasotako sariak |
Manuel de La Serna y Hernández Pinzón (Lebrija, 1804-Sevilla, 1879ko ekainaren 24a) militar espainiarra, Euskal Herrian karlisten aurka aritu zen. 1877 eta 1878 artean Puerto Ricoko gobernadorea izan zen eta Espainiako senataria. Irungo lehen markesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1816ko urtarrilaren 18an sartu zen Espainiako Armadan, Galiziako erregimentuari atxikitako kadete gisa. 1819an Jolox, Comares eta Montefrío-ren kanpainetan parte hartu zuen, eta bertan zauritu zuten, baita Jaéngo zelaietan ere. Aviléseko eta Madroñoko mendietan borrokatu zuen, bestetik, (1820 eta 1824), eta azken horietan preso hartu zuten. Bere jarrerari esker haren nagusien estimua irabazi zuen, infanteriako tenienteorde gradua lortuz.
Lehen Karlistaldian borroka ugarietan hartu zuen parte: Maellaren ezustekoan (1831), Irunberrikoaren defentsan (1835), Donostiako borroketan (1836), Bilboko setioa altxatzean eta Lutxanako guduan; azken borroka horretan ezkerreko hankan larri zauritu zen. Geroago, lehen teniente izatera igaro zen, Barbastroren eta Chivaren ekintzetan borrokatuz (1837ko ekaina eta uztaila bitartean). Kapitain maila jaso zuen. Morellako setion eta Almuniako inguruetan ibili ondoren, Oria jenerala erretiratu ondorengo ekintzetan parte hartu zuen eta komandante gradua eskuratu zuen.
Gerra zibilaren ondoren, zaurietatik sendatzeko zerbitzu aktibotik bereizteko lizentzia lortu zuen. Egoera horretan egon zen 1842ra arte. Hurrengo urtean Sevillaren defentsan parte hartu zuen; horri esker 1851eko abenduaren 12an teniente koronel maila lortu zuen. Beste ekintza batzuk burutu ondoren, 1871ko azaroaren 9an teniente jeneralaren gradua eman zioten, armadan lortu zuen maila altuena. Berriro borroka zelaian, bigarren armadako komandantea izendatu zuten eta Bilboko matxinadaren aurreko borroketan oso parte aktiboa izan zuen. Galdames mendilerroaren erdialdetik eraso egin zuen, Somorrostro ibaiaren eskuineko lerroa eta Portugaleterako trenbide osoa bereganatu zuen. Operazio horretan artilleria karlista guztia eta munizio ugari bahitu zituen.
Handik gutxira artilleriako zuzendari nagusia eta Iparraldeko Hirugarren Armada Gorputzeko buruzagi nagusia izan zen. Karlistena zen Guardiako plaza hartu zuen. San Markoen eta San Martzialen borroka indartsuak egin ondoren, karlistei Irungo blokeoa altxatzera behartu zituen. Alfontso XII.a erregearen aurrean Arga ibaiaren lerroa konkistatu eta okupatu zuen. Horregatik, gobernuak Irungo markes titulua eman zion.[1]
Gerra zibila amaitu ondoren, 1875eko otsailaren 24an, Alfontso XII.aren laguntzailea izan zen, berriro ere artilleriako zuzendari nagusia 1877ko uztailaren 11tik aurrera, eta Puerto Ricoko kapitain nagusia, 1877ko irailaren 16tik 1878ko apirilaren 16ra. 1878an hil egin zen.[2]
Luisa Zuleta eta Gartziarekin ezkonduta egon zen. Bikoteak gutxienez seme bat izan zuen: Fernando de la Serna y Zuleta, Irungo bigarren markesa izan zena.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://boe.es/datos/pdfs/BOE//1875/200/A00167-00167.pdf
- ↑ Enciclopedia Espasa. 29.liburuki, 918 or. (ISBN 84-239-4529-4).
- ↑ Salazar y Acha, Jaime de (2001). Estudio histórico sobre una familia extremeña, los Sánchez Arjona. Real Academia Matritense de Heráldica y Genealogía. 190 or. ISBN 84-88833-01-6. [1]
Kategoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Biografia Historiaren Errege Akademiaren webgunean.