Maravillas gaztetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maravillas gaztetxea
Rozalejo Jauregia.JPG
Kokapena
Rozalejoko markesaren jauregia,
Nabarreria karrika, Iruñeko Alde Zaharra
Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Koordenatuak 42° 49′ 10″ N, 1° 38′ 35″ W / 42.819343°N,1.643014°W / 42.819343; -1.643014Koordenatuak: 42° 49′ 10″ N, 1° 38′ 35″ W / 42.819343°N,1.643014°W / 42.819343; -1.643014

Maravillas gaztetxea, 2017ko irailaren 3tik Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejoko markesaren jauregian dagoen gaztetxe bat da. 2018ko abuztuaren 17an Nafarroako Foruzaingoak eta Espainiako Polizia Nazionalak hustu zuten, baina gaztetxeko kideek egun berean berriz okupatu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko abenduaren 2an gaztetxea ofizialki inauguratua izan zen, eta bere izena Maravillas izango zela ezagutzera eman zen, 1936ko Gerra Zibileko Nafarroako biktimetako bat izan zen Maravillas Lamberto 14 urteko neskatoaren omenez. Izena ezagutzera eman zen ekitaldian Josefina Lambertok parte hartu zuen, Maravillas zenaren ahizpa, eta oroimen historikoa iraganean egindako krimenak ez ahazteko beharrezkoa delakoaren testuinguruan izen jartzea eskertu zuen.

Gaztetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzolanaren bitartez auzoko gazte eta kolektiboek eraikina kultur etxe batean bilakatu zuten. Jauregiaren gelak jantoki sozial, taberna, liburutegi, euskaltegi eta elikagai banku solidario batean bihurtu ziren.

Hustutzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko uztailean, Uxue Barkos eta Geroa Bai buru zuen Nafarroako Gobernuak eraikinean Oroimen Historikoaren Institutua ezarriko zelako aitzakian Ondare Zerbitzuaren bidez Maravillas gaztetxearen hustea eskatu zuen. Horrek Geroa Bai eta Euskal Herria Bildu alderdien arteko tentsioa piztu zuen, garaiko Nafarroako Gobernua osatzen zuten kideak, EH Bilduk erabakia gogor kritikatu eta gaztetxeak Iruñeko Alde Zaharreko elkarteen sarearen barnean egindako lana goraipatu zuen.

Berehala hutsaraztearen mehatxupean, gaztetxeak adierazi zuen eztabaida ireki bat egiteko prest zegoela, eta ateak berriz ere irekiko zituela, bai eta abuztuaren 25ean gaztetxearen aldeko manifestazioa egingo zela iragarri ere. Azkenean, abuztuaren 17ko gauean, Foruzaingoak eta Espainiako Polizia Nazionalak eraikina hustu zuten, aurrez polizien karga latzez eta 22 pertsonen identifikazioak jazo ziren egunari amaiera emanez. Gau horretan bertan, gaztetxeko hainbat kidek eraikina berrokupatu zuten.

Adierazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi politikoen adierazpenak denetarikoak izan ziren: alde batetik, Nafarroako Alderdi Popularrak, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafar Herriaren Batasunak hutsaraztea poztasunez hartu zuten, okupazioa legez kanpokotzat jo eta polizia bere jarduerarengatik zorionduz. Bestalde, Nafarroako Nafarroako Ahal Duguk eraikina helburu sozialetarako proiektu baterako izateko nahia adierazi zuen, eta Gero Baik hutsaraztea agindu judizialei jarraituz egina izan zela justifikatu zuen. Azkenik, Sortu, EH Bildu eta Orain Bai alderdiek hutsaraztea eta poliziaren bortizkeria salatu zuten.

Urte batzuk lehenagotik, hiri berdinean eta 1994-2004 artean, Euskal Jai pilotalekua zenean kokatutako Euskal Jai Gaztetxearekin antzeko hutsaraztea bizi izan zen. Kasu honetan, Nafarroako Gobernuan Nafar Herriaren Batasuna alderdia zegoen agintzen eta boterean.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]