Maria Theresia von Paradis
Maria Theresia von Paradis | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1759ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Viena, 1824ko otsailaren 1a (64 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Georg Joseph Vogler |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria |
Genero artistikoa | Klasizismo (musika)a |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Maria Theresia von Paradis (Viena, 1759ko Maiatzaren 15a - 1824ko otsailaren 1a) austriar piano-jotzaile eta konpositorea izan zen. Hiru urte zituela ikusmena erabat galdu zuen, baina hori ez zen oztopo izan piano-jotzaile bikain bilakatzeko. Bere ekarpenak funtsezkoak izan ziren bere garaiko musika heziketarako, bereziki itsuentzat. Garai hartako musikagile ospetsuen artean interes handia sortu zuen, Mozartengan eta Haydnengan, besteak beste. Gaur egun, erreferentzia garrantzitsua da musika klasikoaren historian.
Konposizio nagusiak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ariadne und Bacchus, Groveko melodrama. 1791. urtean galdutako lana.
- Der schulkandidat, Vienako opereta bat. Lan honen zati bat ere galduta dago, 1792. urtean.
- Rinaldo und Alcina, Praga. Gaur egun testua bakarrik gorde da, baina musika galdu zen, 1797.
- Grosse militarische, 1805. urtean galdutako lana.
- Zwei landliche Opern, 1792. urtean galdutako lana.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Historical anthology of music by women. Indiana University Press 1987 ISBN 0-253-21296-0. PMC 13945768. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).