Sergei Rakhmaninov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sergei Rakhmaninov
Sergei Rachmaninoff LOC 33968 Cropped.jpg
Bizitza
Izen osoa Сергей Васильевич Рахманинов
Jaiotza Novgorod Governorate1873ko apirilaren 1a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ameriketako Estatu Batuak  (1941 -
Heriotza Beverly Hills1943ko martxoaren 28a (69 urte)
Hobiratze lekua Kensico Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (skin cancerra)
Familia
Ezkontidea(k) Natalia Satina
Hezkuntza
Heziketa Saint Petersburg Conservatory
(1882 - 1885)
Moskuko kontserbatorioa
(1885 - 1892)
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Nikolai Zverev
Anton Arensky
Sergei Taneiev
Alexander Siloti
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musikologoa eta virtuosoa
Altuera 78 hazbete
Lan nabarmenak Piano Concerto No. 1
Symphony No. 1
Preludes, Op. 23 (Rachmaninoff)
Jasotako sariak
Mugimendua erromantizismoa
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0006245

Sergei Vasilevitx Rakhmaninov, berak Rachmaninoff transliteratua, (errusieraz: Серге́й Васи́льевич Рахма́нинов; Semionovo, Novgorodetik hurbil, 1873ko apirilaren 1a[1] - Beverly Hills, Kalifornia, 1943ko martxoaren 28a) errusiar musikagilea eta pianista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskuko kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Han, Txaikovskiren lana ondo ezagutu zuen. 1904-1906. urteetan Bolxoi Antzokiko zuzendaria izan zen. 1917. urtean, Errusiar Iraultzaren ondoren, Siberiara ihes egin zuen, handik Suitzara eta azkenik Estatu Batuetara. Ospe handia hartu zuen pianista gisa eta mundu osoan eman zituen kontzertuak.

Rakhmaninov mendebaldeko musikan eta errusiar herri musikan oinarritzen da. XX. mendeko errusiar musikagile nagusietako bat da. Beste alde batetik, errusiar tradizioko eliz musika ere idatzi zuen. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, Aleko (1892), The Miserly Knight (1903-1905, «Zaldun zekena»), eta Francesca da Rimini (1904-1905) operak; orkestrarako The Isle of the Dead (1909, «Hilen Uhartea») eta Symphonic Dances (1940, «Dantza sinfonikoak»); Bezperak, S. Joan Krisostomoren liturgia; 2 sinfonia, 4 kontzertu pianorako, preludioak eta bestelako musika lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1873ko martxoaren 20a Juliotar egutegian
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Rakhmaninov Aldatu lotura Wikidatan