Maria de las Mercedes Orleanskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria de las Mercedes Orleansekoa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maria de las Mercedes Orleanskoa
Anonymous photograph of María de las Mercedes de Orleans (Princess of Orléans by birth, Queen of Spain by marriage).jpg
Erregina ezkontidea


Espainiako erregina ezkontide

Bizitza
Jaiotza Madril1860ko ekainaren 24a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1878ko ekainaren 26a (18 urte)
Hobiratze lekua La Almudena katedrala
Heriotza modua berezko heriotza (Sukar tifoidea
tuberkulosia)
Familia
Aita Antoine, Duke of Montpensier
Ama Luisa Fernanda Borboikoa
Ezkontidea(k) Alfontso XII.a Espainiakoa
Anai-arrebak
Leinua House of Orléans
Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Maria de las Mercedes Orleanskoa, 1874an

Maria de las Mercedes Orleans eta Borboikoa, (Madrilgo Errege Jauregia, 1860ko ekainaren 24a- 1878ko ekainaren 26a) Espainiako erregina ezkontidea izan zen Alfontso XII.aren emazte izateagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria de las Mercedes Orleanskoa

Aita Antonio Orleanskoa izan zuen (1824-1890), Montpensierko dukea, Luis Filipe I.a Frantziakoa eta ama, berriz, Luisa Fernanda Borboikoa (1832-1897), une horretan Espainiako erregina zen Elisabet II.aren aizpa. Bikotearen bostgarren alaba izan zen.

Haurtzaroa Sevillan pasatu zuen eta, Seiurteko demokratikoaren garaian, erbesteratu beharrean izan ziren.

1874ko abenduan, Martínez Campos jeneralak monarkia berrezarri zuen Espainian eta Elisabet II.aren semea zen Alfontso XII.a egin zuten errege. Gauzak horrela, Maria de las Mercedesek etxera itzultzeko aukera izan zuen eta berriro jarri zen Sevillan bizitzen, San Telmo jauregian.

Bi urte aurrerago, 1872an, 12 urte zituen Maria de las Mercedesek eta bere lehengusu Alfontsok maitasun harreman bat hasia zuten. Alfontsoren ama erabat aurka izan zuten eta Espainiako gobernuak Europako printzesaren bat nahiago zuen, baina, jada erregea zen Alfontsok ez zuen amore eman eta, 1878ko urtarrilaren 23an, bikotea ezkondu egin zen Madrilgo Atocha basilikan. 17 urterekin, Maria de las Mercedes erregina ezkontide gazteena izan zen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria de las Mercedes Orleanskoaren hilobia
Maria de las Mercedes Orleanskoa

Maria de las Mercedes (Madrilgo Errege Jauregian jaio zen 1860ko ekainaren 24an.

Tamalez, ezkontza hark ez zuen luze iraungo, 5 hilabete geroago, 1878ko ekainaren 26an, tifusak hil baitzuen erregina. Madrilgo Errege Jauregian izan zen heriotza, 18 urte bete eta bi egunetara.

El Escorialgo monasterioan lurperatu zuten, baina ez errege-erreginen panteoian, seme-alabarik gabe hil baitzen.

Maria de las Mercedes La Almudena katedrala bultzatzaile nagusia izan zen eta 1883an hasi zen honen eraikuntza. 2000ko azaroaren 8an, harantz eraman zituzten bere hondakinak, Alfontso XII.ak eskatu zuena betez.

Amodiozko istorio herrikoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria de las Mercedes Orleanskoa eta Alfontso XII.a

Maria de las Mercedes erreginaren bat-bateko heriotzak zirrara berezia eragin zuen garaiko gizartean eta Riofrioko errege jauregira erretiratu zen erregearen tristurak ospe handia izan zuen. Abesti zaharra ahoz aho zebilen eta bi filma ere egin zituzten: ¿Dónde vas, Alfonso XII? eta ¿Dónde vas, triste de ti?.

Quintero, León eta Quirogak Romance de la reina Mercedes izeneko kopla egin zuten eta abeslari esanguratsuek interpretatu zuten, Concha Piquer, Marifé de Triana, Pastora Soler edo Paquita Rico beste batzuen artean.

Kopla bat ere inspiratu zuen, Mercedes erromantzea izenekoa, Quintero, León eta Quirogak egina eta abeslari askok abestua, Concha Piquer, Marifé de Triana, Pastora Soler eta Paquita Rico horien artean.

2003an, Maria Pilar Queralt del Hierrok nobela historiko bat argitaratu zuen "De Alfonso la dulcísima esposa" izenekoa, bertan Espainiako erregina honen bizitza irakur daiteke.

2003an, María Pilar Queralt del Hierro autoreak De Alfonso la dulcísima esposa nobela historikoa argitaratu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria de las Mercedes Orleanskoa Aldatu lotura Wikidatan