Mariama Bâ
| Mariama Bâ | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Dakar, 1929ko apirilaren 17a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Dakar, 1981eko abuztuaren 17a (52 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Familia | |
| Aita | Amadou Bâ |
| Ezkontidea(k) | Obèye Diop (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | École normale de Rufisque |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta irakaslea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | islama |
Mariama Bâ (Dakar, Senegal, 1929ko apirilaren 17a - 1981eko abuztuaren 17a) senegaldar eleberrigilea, irakaslea eta feminista izan zen. Bere lanean kritikatu egin zituen, bereziki, Afrikako tradizioengatik, gizon eta emakumeen artean zeuden desberdintasunak.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dakar, Senegalen jaio zen 1929an, familia aberats batean. Aita, Amadou Bâ, funtzionario publikoa izan zen eta 1957an, ministroa, Senegalgo lehen gobernuan
Amaren heriotza goiztiarraren ondoren, aiton-amonek hazi zuten giro musulman tradizional batean. Horren ondorioz, txiki-txikitatik kritiko agertu zen emakumea jaiotzeagatik diskriminatzen zuen sistemarekin, eta borrokatu egin behar izan zuen ukatzen zitzaion hezkuntza lortzeko, aitona-amonek ez baitzuten uste emakume batek hezkuntza jaso behar zuenik.[1]
Frantses ikastetxean ikasi zuen eta bertan nabarmendu egin zen bere emaitzengatik. Hamalau urte zituela Lehen Hezkuntza amaitu ondoren, 1943an École normale de Rufisquen ikasi zuen, eta bertan, 1947an Lehen Hezkuntzako agiria lortu.[2] Hamabi urtez irakasle jardun zuen eta, ondoren, Osasun Hezkuntzako Eskualdeko Ikuskaritzan lan egitea eskatu zuen.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bassirou Ndiaye lehen senarrarekin hiru alaba izan zituen, eta bigarren ezkontzan, Ablaye Ndiayerekin, alaba bat; hirugarren senarra Obèye Diop diputatu eta ministroarekin, bost seme-alaba izan zituen eta dibortziatu egin zen. Ezkontza esperientzien ondorioz, Mariama Bâ emakume elkarte askorekin aritu zen hezkuntza eta emakumeen eskubideen defentsan. Horretarako, hitzaldiak eman eta artikuluak argitaratu zituen tokiko prentsan.
Idazle ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979an, Afrikako Edizio Berrietan argitaratu zuen Une si longue lettre nobela, bertan, Ramatoulaye alargun senegaldarraren eta bere lagun onenaren, Aïssatou dibortziatuaren, konfidentzialtasunak jorratzen ditu.[3] Liburu horrek tradizio sozial eta erlijiosoen aurrean sortzen ari den Afrikako anbizio feminista erakusten du.
Argitaratu bezain laster, kritika eta publiko aldetiko arrakasta handia izan zuen eleberriak. Frankfurteko Liburu Azokan Norma saria irabazi zuen 1980an. Emakumeen eskubideak ere sustatu zituen, batez ere ezkondutako emakumeenak. Hitzaldiak eman eta emakumezkoen bizitzari buruzko artikuluak idatzi zituen, batez ere bizitza desorekatua zutenenak.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Minbizi baten ondoren hil zen, bere bigarren eleberria, Le Chant écarlate, kaleratu baino lehen. Eleberri horretan, senegaldar baten eta frantziar baten arteko ezkontza misto baten porrota kontatzen du, senarraren berekoikeriaren eta ezberdintasun kulturalen ondorioa.
Afrikako kultura tradizionalaren kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren obrek, nagusiki, bere inguru hurbileko eta, oro har, Afrikako baldintza sozialak islatzen dituzte, baita hortik sortutako arazoak ere: poligamia, kastak, emakumeen esplotazioa lehen eleberrian. Bigarrenean, berriz, familiaren aurkakotasuna, kultur ingurune berrira egokitzeko gaitasun falta, edota arraza ezberdinetakoen arteko ezkontzak.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goreeko institutu batek, Mariama Bâ hezkuntza etxea, du izena.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Faustine Boateng, At the Crossroads: Adolescence in the Novels of Mariama Bâ, Aminata Sow Fall, Ken Bugul and Khadi Fall, Howard Unibertsitatea, 1995eko iraila.
- Susan Stringer, «Cultural Conflict in the Novels of Two African Writers, Mariama Bâ and Aminata Sow Fall» A Scholarly Journal on Black Women, 1988, gehigarria 36-41. orr.
- Dorothy Davis Wills, "Economic Violence in Postcolonial Senegal: Noisy Silence in Novels by Mariama Bâ and Aminata Sow Fall", Violence, Silence and Anger: Women's Writing as Transgression-en, Charlottesville, Virginia Press University, 1995, 158-71. orr.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mariama Bâ | Casa África» www.casafrica.es (kontsulta data: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mi carta más larga – Mariama Bâ» Literafricas 2014-07-15 (kontsulta data: 2020-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Vanguard, The Patriotic. (2018-12-21). «Profile: Senegalese Writer Mariama Ba» The Patriotic Vanguard (kontsulta data: 2020-04-11).
- ↑ Ezkerra, Estibalitz. «Pentsatu eta idatzi egiten diren gauzak» Berria (kontsulta data: 2020-04-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Armiarma. Euskara ekarriak. Gutun hain luzea. Itzul. Iokin Otaegi
- Biografia (frantsesez)
- Mariama Bâ (1929-1981) (ingelesez)