Edukira joan

Marie Tussaud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Tussaud

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Tussaud
JaiotzaEstrasburgo1761eko abenduaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLondres1850eko apirilaren 16a (88 urte)
Hobiratze lekuaLondres
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lan nabarmenak

Find a Grave: 12141 Edit the value on Wikidata

Anne-Marie "Marie" Tussaud (Estrasburgo, Frantzia, 1761eko abenduaren 1a - Londres, Erresuma Batua, 1850eko apirilaren 16a) frantziar artista bat izan zen.

1761eko abenduaren 1ean, Estrasburgon (Frantzia) Anne Marie Grosholtz, gero Marie Tussaud izenez ezaguna izango zena, jaio zen. Aita bi hilabete lehenago hila zen, Zazpi Urteko Gerran, eta ama Bernara joan zen bizitzera alabarekin batera. Oso gazte hasi zen Philippe Curtiusen etxean lanean. Curtius medikua zen eta anatomia irakasteko argizarizko irudiak egiten zituen. Gero argizarizko erretratuak ere egiten hasi zen[1].

1765ean medikua Parisera joan zen eta argizarizko figuren erakusketa prestatzen hasi zen. Urte hartan bertan Luis XVI.a Frantziakoaren amorante Madame du Barryren erretratua egin zuen, gaur egun oraindik erabiltzen den molderik zaharrena. 1767an Grosholtz eta ama ere Parisera joan ziren Curtiusen babesean. Lehen erakusketa 1770ean zabaldu zuen hark, eta arrakasta handia izan zuen. Grosholtz argizaria modelatzen trebatu zuen Curtiusek. Talentua lagun, haren laguntzaile izan zen eta 1778an argizarizko bere lehen figura osatu zuen, Jean-Jacques Rousseaurena.[1]

1780tik aurrera Luis XVI.a Frantziakoaren arrebaren arte irakaslea izan zen eta berehala Versaillesen bizitzeko gonbita egin zioten. 1789an Frantziako Iraultza piztu zenean, Grosholtz errege jauregian bizi zen. Frantziar monarkiarekin zeukan lotura zela eta, Izualdian atxilotu zuten. Lepoa gillotinatik oso gertu izan zuen eta buruko ilea ere kendua zioten. Baina argizariarekin zuen trebeziak bizia salbatu zion; gillotinaren biktimen maskarak egiteko agindu zioten. Hala, Luis XVI.aren, Marie Antoinetteren, Maraten eta Robespierren hil ondorengo argizarizko erretratuak egitera behartu zuten.[1]

Curtius hil zenean, 1794an, bilduma Grosholtzeri utzi zion. Ezagun bihurtuko zen abizena, aldiz, urtebete geroago eskuratu zuen, François Tussaudekin ezkondu zenean. 1802an Londresera egin zuen bidaia eta, Napoleonen gerrak medio, ezin izan zuen Frantziara itzuli. Urtetan bere bilduma Britainiar Uharteetan erakutsi ondoren, 1935ean Londresko Baker Streeten erakusketa iraunkorra jarri zuen. Madame Tussaud 1850eko apirilean hil zen, 88 urte zituela. Haren izena daukan museoa Londresko gune turistiko nagusietakoa da gaur egun eta adarrak ditu munduko hiri askotan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Irazustabarrena, Nagore. (2010-09-05). «Argizarizko paparazzia» Argia CC-BY-SA lizentzia.