Martin Garziarena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Garziarena
Bizitza
JaiotzaLeitza1927ko irailaren 29a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2005eko martxoaren 28a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Martin Garziarena Labaien (Leitza, 1927ko irailaren 29a - 2005eko martxoaren 28a), ezizenez Garziarena deitua, nafar aizkolaria izan zen.

Iñaki Perurena harrijasotzailearen osaba zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Garziarena 1950eko martxoaren 5ean Donostiako zezenplazan egindako lehenbiziko Aizkolarien Txapelketa Nagusian iritsi zen bere kirol gailurrera. Txapelketa horretan Baleztena, Antonio Soraluze Korta eta Ignazio Orbegozo Arria aizkolariei gailendu zitzaien. Ordurako Lesaka, Tolosa eta Azpeitian jokatutako apustuetan ere mendean hartuak zituen.

Baina Gipuzkoak Garziarenari aurre egingo zion aizkolaria aurkitu zuen: Luxia handia. Honek 1950ko urriaren 29an eta 1952ko abenduaren 7an jokatutako bi apustuetan Garziarena menderatu zuen.[2] Bi apustu hauen ondotik, artean 25 urte zituela, aizkora uztea erabaki zuen. Zortzi urte geroago berriz hasi bazen ere, ez zuen lehengo sasoia erakutsi eta 1965ean aizkora betiko utzi zuen.[3]

1949an Korta gipuzkoarrarekin izan zuen lehiaren ostean Paulo Iantzi bertsolariak bertso hauek ondu zituen:[4]

4/ Martin Garziarena,
Leitzako umia,
gazte bular sendoko,
gerriyaz ere mia;
egurren gañian zauli,
iduri du zumia,
azkar mugitzen badaki
baldin badu premia,
aita eta ama euskaldun
jatorren semia.

7/ Bi bulartxo atera zate
jende askoren aurrera,
amasei kana-erdiko
zeñek lenago moztera;
berrogei ta amalau minutoz
bota ditzue lurrera,
zuek bezalakorik ezta
joku ortarat atera,
Korta ori ona da baña
zu gutxiago etzera.
12/ Alai egoten al zerate
Leitzako errikuak,
orainguan gelditu zate
sona aundikuak;
amasei egur ebaki
kana-erdikuak,
gañera ateri dira uste
ziranak azpikuak,
naigabe asko eman ditu
zuen mutikuak.

Lortutako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1950eko Txapelketa Nagusia (Espainiako Txapelketa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]