Chloé Zhao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chloé Zhao
Chloezhao.jpg
Bizitza
JaiotzaPekin1982ko martxoaren 31 (39 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
BizilekuaKalifornia
Lehen hizkuntzatxinera
Hezkuntza
HeziketaMount Holyoke College
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
New Yorkeko Unibertsitatea
Hizkuntzaktxinera
mandarin txinera
ingelesa
Amerikar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta film-muntatzailea
Lan nabarmenakSongs My Brothers Taught Me (en) Itzuli
The Rider
Nomadland
Jasotako sariak

IMDB: nm3144293 Allocine: 714671 Rottentomatoes: celebrity/chloe_zhao Allmovie: p794475 Edit the value on Wikidata
Chloé Zhao signature.svg

Chloé Zhao (jaiotzez: Zhao Ting; Beijing, 1982ko martxoaren 31) txinatar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da. Ameriketako Estatu Batuetan burututako lanegatik da ezaguna. 2020ko Nomadland filmagatik Veneziako Mostrako Urrezko Lehoia eta Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi zituen, besteak beste.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zhao Pekinen jaio zen, baina nerabezaroa Brightonen (Erresuma Batua) igaro zuen. Mount Holyoke Collegen zientzia politikoak ikasi zituen, eta horren ondoren New Yorkeko Unibertsitateko zine zuzendaritza programa batean izena eman zuen.

Bere lehen filma Songs My Brothers Taught Me izan zen. 2015eko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, Estatu Batuetako txapelketa ofizialaren barruan. Beranduago, Canneseko Zinemaldian berriz eman zen, Zuzendariaren hautaketaren atalean. Fortissimo Filmsek filma erosi zuen eta Diaphana Distributionek Frantzian estrenatu zuen.

Zhaoren komentarioak eta filmak Txinan zentsuratu edo estreinatu gabe utzi dituzte herrialdearen kritikak direla eta, baita bere Zuzendari Hoberena irabazi zuen Akademiako saria ere. [1]

Zhaok Marvel Zinema Unibertsoko superheroi filma zuzendu du, Eternals[2] , 2021eko azaroan estreinatuko dena.[3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Lanbidea Oharrak
Zuzendaria Ekoizlea Gidoilaria
2015 Songs My Brothers Taught Me Bai Bai Bai Muntatzailea ere
2017 The Rider Bai Bai Bai
2020 Nomadland Bai Bai Bai Muntatzailea ere
2021 Eternals Bai Ez Ez Post-produkzioan

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Cannesko Zinemaldian saritu zuten The Rider filmagatik. 2020an, Zhaok Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Mostran eta Publikoaren Saria Torontoko Zinemaldian Nomadland filmagatik. Hurrengo urtean, 2021ean BAFTA Sarietan zazpi izendapenetatik, lau sari eskuratu zituen.[4]. 93. Oscar Sarietan, filmak sei izendapen eskuratu zituen guztira eta hiru sari irabazi zituen, Zhaok berak Film onenaren saria eta Zuzendari onenaren saria irabazi zituelarik.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Qin, Amy; Chien, Amy Chang. (2021-04-26). «China Censors Chloé Zhao’s Oscar Win, but Fans Find Ways to Rejoice» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  2. «Chloe Zhao to Direct Marvel Studios' 'The Eternals' | Hollywood Reporter» web.archive.org 2018-09-21 (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  3. (Ingelesez) Eternals (film). 2021-06-24 (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  4. Berria egunkarian, 2021-04-12an, BAFTA sariak: Nomaland...
  5. «Espero bezala, 'Nomadland' izan da Oscarretako irabazle nagusia» Berria 2021-04-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Biografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.