Edukira joan

Mary Horner Lyell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Horner Lyell

Bizitza
JaiotzaSt Pancras1808ko urriaren 9a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaKensington1873ko apirilaren 24a (64 urte)
Hobiratze lekuaBrookwood Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaLeonard Horner
AmaAnne Susan Lloyd
Ezkontidea(k)Charles Lyell  (1832ko uztailaren 12a -
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
frantsesa
gaztelania
suediera
Jarduerak
Jarduerakgeologoa eta bildumagilea

Mary Elizabeth Horner Lyell (St. Pancras, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1808ko urriaren 9aKensington, Erresuma Batua, 1873ko apirilaren 24a) britainiar geologoa eta konkiliologoa (maskor eta moluskoen ikerketa) izan zen.[1][2][3]

Charles Lyell geologoaren emaztea izan zen, eta harekin aritu zen lanean. Nahiz eta ez zuen bakarka osperik izan, historialariek uste dute ziurrenik neurri handi batean senarraren lanean parte hartu zuela, eta haren ospeak bere irudia eklipsatu egin zuela.[4]

Mary Elizabeth Horner 1808an jaio zen. Gurasoak Leonard Horner merkatari eskoziar eta geologoa eta Anne Susanna Horner (ezkongabetan Lloyd) izan ziren.[5] Sei ahizpa ziren. Bera zen nagusiena. Aitak Ingalaterran zein Alemanian irakasle jardun zuen. Aitak nahi izan zuen alaba guztiek hezkuntza ona izatea, eta harekin eramaten zituen zientzia aurreratzeko elkarte britainiarraren bileretara.[6]

Mary konkiliologo eta geologo bihurtu zen, eta bere ahizpa txikia, Katharine Murray Lyell, botanikan aritu zen. 1832ko uztailean Charles Lyellekin geologoarekin ezkondu zen, eta harekin batera, geologiarekiko maitasuna partekatzeaz gain, literaturarekiko maitasuna eta literatura-munduko lagunarteko loturak partekatu zituen. Katherine ahizpa gaztea Henry Lyellekin ezkondu zen, Charlesen anaia gaztearekin.[7]

Horner Lyell 1854ko lan zientifikoagatik da ezagunagoa. Lan horretan Kanariar Uharteetako lurreko barraskiloen bilduma aztertu eta sailkatu zuen. Azterketa hori Charles Darwinenarekin alderatu da, Galapago Uharteetako hegazti eta dortokei buruzkoarekin Maryk eta Charlesek zientzialari-talde bat osatzen zuten. Mary ere joaten zen landa-bidaietan, eta bere aurkikuntza geologikoen zirriborroak marraztu ere egiten zituen; bere jantziak, ekipoak eta espezimenak betez; arroka-, mineral- eta fosil-bildumak katalogatuz; gaztelania eta suediera ikasiz, lehen menderatzen zituen hizkuntzez gain (frantsesa eta alemana), korrespondentzia itzultzeko eta komunikatzen laguntzeko; eta adinean aurrera egin eta ikusmen arazoak izan zituenean, eskribau gisa jardun zuen.

Roderick Murchison geologoak nabarmendu zuen, Londresko Elkarte Geologikoko hitzaldi berezietara joaten zela, eta argi zegoela interes handia zuela eta geologia sakonki ulertzen zuela. Horner Lyellek Elizabeth Cabot Agassizekin korrespondentzia izan zuen Hego Amerikako geologia glaziarrari buruz, eta William Prescott naturalistarekin ere izan zuen idatzizko hartu-emana. Senarrak Charles Darwinekin izandako elkarrizketen lekuko izan zen, eta hark uste izan zuen «pazientziaren monumentu» bat merezi zuela, eztabaida luze eta ez oso sofistikatuak onartu behar izan zituelako. Handik denbora batera jakin zuen Horner Lyellek benetan gozatzen zuela haiek entzutean.[8]

Mary Horner Lyellek ez zuen bakarkako aintzatespena izan, baina zenbait historialarik uste dute Charles Lyellen lan zientifikoan lagunduko zuela neurri handi batean, eta bere lana senarraren lanean bateratu zela eta haren ospeak bere irudia tapatu zuela.[8] Senarra hil ondoren, Maryri buruz idatzi zuen obituarioaren egileak hauxe jarri zion: «Haren parte izan ez balitz, berak (Mary) ere fama handiagoa izango zukeen».[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Mary Elizabeth (née Horner), Lady Lyell - National Portrait Gallery» www.npg.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Mary Horner Lyell, the Glossary» es.unionpedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  3. «Mary Horner Lyell Biography | HowOld.co» www.howold.co (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  4. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2014-11-24). «Compañeras invisibles II: Mary Elizabeth Horner» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  5. (Ingelesez) «Katharine Murray (Horner) Lyell (abt.1817-1915) | WikiTree FREE Family Tree» www.wikitree.com 1817-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  6. «Lyell, Katharine Murray Horner, 1817-1915 - Archival Collections Catalogue» archivalcollections.library.mcgill.ca (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  7. (Ingelesez) Culham, Alastair. (2015-09-21). «Mrs Katherine Murray Lyell at RNG» Culham Research Group (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  8. a b Hunter, Dana. «Mary Horner Lyell: "A Monument of Patience"» Scientific American Blogs.
  9. «Compañeras invisibles II: Mary Elizabeth Horner» Mujeres con ciencia (Universidad del País Vasco) 24 de noviembre de 2014.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]