Maurice Saatchi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maurice Saatchi
Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko presidentea

2003ko azaroak 10 - 2005eko maiatzak 20
Theresa May - Francis Maude
Bizitza
Jaiotza Bagdad1946ko ekainaren 21a (71 urte)
Herrialdea  Irak
 Erresuma Batua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa London School of Economics
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

Maurice Saatchi (Bagdad, Irak, 1946ko ekainaren 21a) Erresuma Batuko publizista eta politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita inportatzailea zuen, eta 1947an Ingalaterrara joan zen familiarekin antisemitismotik ihesi. Saatchik London School of Economicsen egin zituen ikasketak, eta soziologiako lizentzia eskuratu zuen. Ondoren argitalpenaren munduan sartu zen, baina lan hura utzi eta publizitate-agentzia bat sortu zuen anaia Charlesekin: Saatchi&Saatchi. Agentzia hura garrantzi handiko konpainia bihurtu zen, eta beste enpresa batzuk bereganatu zituen. 1979an, Britainia Handiko agentzia handiena zen; 1981ean, Europako handiena, eta, 1986an, munduko handiena. 1978an, Saatchi&Saatchi etxeak Margaret Thatcherren kanpaina babestu zuen, eta, geroztik, ikerketa- eta aholkularitza-zerbitzuak ere eskaini zituen agentziak. 1987an, finantza-gorabehera handiak izan zituen, baina, 1992an, Hego Afrikako William de Klerken aldeko erreferenduma antolatzeko kontratatu zuten Saatchi&Saatchi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]