Megaklite (satelitea)
| Aurkikuntza | |
|---|---|
| Aurkitzailea | Sheppard et. al. |
| Data | 2000-11-25 |
| Kategoria | moon of Jupiter (en) |
| Ezaugarri orbitalak | |
| Zeren satelite | Jupiter |
| Ardatzerdi handia | 24.687.260 km |
| Eszentrikotasuna | 0,3077601 |
| Orbita-periodoa | 792,44 egun |
| Makurdura orbitala | 150,39816° (ekliptikarekiko) |
| Ezaugarri fisikoak | |
| Masa | ~2,1 ×1014 |
| Dentsitatea | 2,6 ×103 |
| Grabitatea azalean | ≈0 m/s2 |
| Albedoa | 0,04 |
| Itxurazko magnitudea | 21,7 |
Megaklite (grekoa: Μεγακλειτή), edo Jupiter XIX, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Praxidize satelite txikia da (5,4 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.
Pasifaeren taldeko satelitea da: 22.800.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 144,5° eta 158,3° bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 25ean. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Megaklite satelite-izena mitologia grekoko Megaklite pertsonaian du jatorria; Megaklite Zeusen maitaleetako bat zen.
Hasieran, S/2000 J 8 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000n lehen aldiz ikusitako Jupiterren zortzigarren satelitea zela. Megaklite behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.