Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala (Tokio)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala
Berezko izena 国立西洋美術館
Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala
Herrialdea JaponiaJaponia
Hiria Tokio
Koordenatuak 35°42′56″N 139°46′33″E / 35.71556°N 139.77583°E / 35.71556; 139.77583Koordenatuak: 35°42′56″N 139°46′33″E / 35.71556°N 139.77583°E / 35.71556; 139.77583
Irekitze data 1959
www.nmwa.go.jp

Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala (国立西洋美術館 Kokuritsu Seiyō Bijutsukan?) Tokioko arte museoetako bat da, Japonian mendebaldeko artea erakusten duen museo bakarra hain zuzen ere. Ueno parkearen ipar-ekialdean dago beste hainbat museorekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak 1959an ireki zituen ateak Kōjirō Matsukata (1865-1950) negoziogizonaren arte bildumarekin. 1963an Marc Chagallen 450 artelanekin erakusketa bikaina antolatu zuenean mundu mailan ezagutzera eman zen museoa. Horretarako 15 herrialdetan sakabanaturik zeuden lanak bildu zituen, tartean Sobietar Batasunekoak ere bai. Gaur egun oraindik Matsukataren bilduma da museoaren oinarria.

Artelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundetik hasi eta XX menderarteko mendebaldeko artelanak daude ikusgai, guztira 4.500 margolan eta eskultura. Hauetaz gain marrazkiak eta grabatuak ere ugari ikus daitezke.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Corbusier arkitekto suitzarrak diseinatu zuen Mendebaldeko Artearen Museo Nazionalaren eraikin nagusia. 1959an bukatu zen baina ondoren hainbat atal gehitu zaizkio, azkenengoa 1998an. 2005ean Japoniako ehun eraikin modernoenen zerrenmdan sartu zuten eta 2007an UNESCOk Gizateriaren Ondare izenda dezan eskatu zuen Japoniak Frantziaren laguntzarekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala (Tokio) Aldatu lotura Wikidatan