Mesias (Haendel)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesias (Haendel)
Jatorria
Sorrera-urtea1741
Argitaratze-data1767
Estreinaldi-data1742ko apirilaren 13a
IzenburuaMessiah
Ekoizpen lekuaLondres
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
LibretistaCharles Jennens (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGeorg Friedrich Händel

IMSLP: Messiah,_HWV_56_(Handel,_George_Frideric) Allmusic: mc0002361579 Edit the value on Wikidata


Mesias HW56 (ingelesez: Messiah, alemanez: Der Messias, frantsesez: Le Messie) Haendel alemaniar konposatzailearen lanik ezagunena da, bereizgarritzat hartu behar ez den arren, toki bakar bat baitu Haendelen oratorio bilduma bikainean. Handelen gainontzeko oratorioetan italiar eragina nabarmena den bitartean, Mesiasen musika alemaniar pasio eta kantata zaharretan errotzen da.

Lana 1741ean idatzi zuen Londresen, aparteko bizkortasunez (hiru aste). Ohiturak lan hau Eguberriarekin lotzen du, baina ez da ahaztu behar oratorio honek ez duela soilik Jesusen jaiotzaz hitz egiten, baizik eta bere bizitza osoaz. Idatzi eta hilabete batzuetara, lana Irlandan estreinatu zen, Haendelen bidaia batean, baina estreinaldi handia 1742an izan zen Dublingo New Music Hallen, ongintzazko kontzertu baterako.

Charles Jennens libretogilea izan zen oratorioaren testua idatzi zuena, zati biblikoz osatua. Jennensek lana opera bailitzan aurkeztu zuen, eszenatan azpibanatutako hiru ekitalditan banatuz.

Lehen zatiak Abendua eta Eguberria ditu gai bezala. Kristoren iritsiera iragartzen da, eta, beraz, intentsitate adierazkor handiz markatutako goraipatze une batzuk topatzen ditugu.

Bigarren zatiak Pasioari, Berpizteari eta Igokundeari buruz hitz egiten du, lan guztiko zatirik ezagunena den Aleluia!rekin amaituz. Beraz, bigarren zatia, Pasioaren min eta tristeziarekin hasi zena, pozez betetzen da Aleluia!rekin, korua, tronpeta eta tinbalen babesarekin. Hirugarren zatian, Kristok heriotzaren aurrean lortutako garaipena, Azken epaiketa, eta lana biribiltzen duen Amen hitza kontatzen da.

Hasierako sinfonia, sarrera edo obertura eran, eta Kristoren jaiotza ospatzen duen "Pifa" izan ezik, biak orkestrarentzat, lana bata bestearen atzean datozen ariaz osatua dago, ariosoren batekin, eta dueto, errezitatibo eta koroekin.

Lana iraupenari eta soinu proportzioagatik bere handitasunagatik nabarmentzen dela esan daiteke.

Lanaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libreto gehiena Itun Zaharretik dator. Lehen sekzioa Isaiasen liburuan oinarritzen da, Mesiasaren etorrera iragartzen duena. Ebanjelioen aipamen batzuk daude, lehen sekzioaren amaieran eta bigarrenaren hasieran daudenak. San Lukasen Ebanjelioan kontatzen den artzaiei aingeruak egin zien iragarpenari buruz, San Mateoren Ebanjelioaren bi aipamen enigmatiko eta San Joanen Ebanjelioaren aipamen bati buruz hitzegiten dute: "Ikusi Jaungoikoaren Bildotsa". Bigarren sekzioaren gainontzeko zatia Isaiasen profeziez eta ebanjelio-egileen aipamenez osatua dago. Hirugarren sekzioak Joben aipamen bat du: "Badakit nire berreroslea bizi dela", eta gainontzekoa nagusiki, Paulo Tarsokoaren Korintiarrentzako Lehen Gutunetik dator. Interesgarria da Apokalipsiaren koro interpolazioa. Bigarren zatiaren amaierako Aleluia koro ospetsua eta amaierako koroak (Duina da eraildako bildotsa eta Amen), biak Apokalipsitik hartuak.

Libretoa Charles Jennesek osatu zuen eta James erregearen Bibliako bertsetetako zatiz osatua dago. Jennesek lan hau opera bat bezala pentsatu zuen oratorio bat bezala baino, zati bakoitza zenbait eszenaz osatua dagoelarik:


Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

I. Zatia: Jaiotza

  • Salbazioaren profezia
  • Mesiasaren etorreraren profezia
  • Iragarpenak munduari orokorrean
  • Birjin jaiotzaren profezia
  • Aingeruaren agerpena artzainei
  • Kristoren mirariak

II. Zatia: Pasioa

  • Sakrifizioa, zigorkatzea eta gurutzean nekaldia
  • Heriotza, infernutara jaitsiera eta Berpiztea
  • Igokundea
  • Jainkoak bere nortasuna adierazten du Zeruan
  • Ebanjelioaren predikazioaren hasiera
  • Munduak eta bere agintariek ebanjelioa arbuiatzen dute
  • Jainkoaren garaipena

III. Zatia

  • Berrerostearen promesa Adamen erorketatik
  • Auzi-eguna
  • Heriotza eta Bekatuaren gaineko garaipena
  • Kristoren Loriatzea
  • Amen


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mesias (Haendel) Aldatu lotura Wikidatan