Edukira joan

Migel Abendaño Eztenaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Migel Abendaño Eztenaga
Bizitza
JaiotzaIdiazabal1618ko irailaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1686ko urtarrilaren 7a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakteologoa eta idazlea

Migel Abendaño Eztenaga (Idiazabal, Gipuzkoa, 1617ko urria - Madril, 1686ko urtarrilaren 7an) , teologo jesuita izan zen. Gipuzkoan inprimatutako lehen liburua idatzi zuen. Kartzelatua izan ondoen hil zen.

Idiazabalgo Eztenaga Torre jauregian jaio zen. Gipuzkoa osoko familia boteretsuenetako baten semea izan zen. Pedro Abendaño Oraa eta Gracia Aizpuruaren semea zen.

Pedro eta Graciak bi seme izan zituzten, Lorenzo zaharrena eta Miguel gazteena. Lorenzo zen maiorazkoa zuena, eta gerora ere Eztenaga Torren bizitzen jarraitu zuen Maria Arangurenekin ezkondu ondoren. Migelek, bizitza erlijiosoa aukeratu zuen, eta 1636an Jesusen Lagundian sartu zen.

Erlijio ikasketak amaituta, Valladoliden eta Sorian hasi zen Filosofia irakasten. Geroago, hamabi urtez Iruñean eta Santiago de Compostelan Teologia irakasle izan zen.

Irakasle izateaz gain, Leon, Burgos, Santiago de Compostela eta Valladolideko eskolen arduradun eta zuzendari ere izan zen.

Jakituria handiko gizona izan zen, ospe zabalekoa, gainera. Gai ezberdinetarako kontsultore lanak ere egin zituen, eta hainbat apaiz eta obisporen arimen zuzendari ere izan zen.

Familia aberatsean jaioa izan arren, pobrezian bizitzeko hautua egin zuen. Erlijiosoek txiroak izan behar zutela defendatu zuen, eta hala idatzi zuen bere liburuetako batean: "El religioso no pobre, se haze vil y despreciable. La pobreza es altísima, porque nos haze Reyes".

Migel Abendañoren bizitza pobrea bere itxuran ere ikus zitekeen. Bere ondare bakarra behar zituen liburuak eta janzten zuen arropa baino ez ziren, eta erabiltzen zuen kapela gainera, horren zaharra omen zen zuritzen hasita zegoela.[2]

Gabriel de la Calle Valladolideko Gotzaina gaixorik eta hiltzear zela, bere konfiantzazko gizona zen Migel Abendañori deitu zion. Gotzainak, hil ondoren, bere ondare guztia pobreen artean bana zezala agindu zion: “distribuyese a los pobres gruesas limosnas”.

Eztenagak Gotzainaren esana bete zuen, eta 1684. urtean, hau hil zenean, ondarea behartsuen artean banatzen hasi zen: “desempeñó con tanta solicitud y caridad con los pobres, que causó admiración”.

Espainian Aita Santuaren nuntzio edo ordezkaritzak ez zuen begi onez ikusten dirua modu honetara banatzea, eta Gotzainaren ondarea elizarentzako izan behar zuela erreklamatu zuen. Eztenagakoak, ordea, txiroei ematen jarraitu zuen.

Nuntzioak esandakoak ez bete izanak ondorio larriak ekarri zizkion. Valladolid utzi eta Madrila joateko agindua eman zioten. Madrilen zela, preso sartu zuten Mesedetako Andra Mariaren komentuan. Sei hilabeteko atxiloaldi gogorra bizi behar izan zuen: “estuvo seis meses sufriendo disgustos muy sensibles por defender el derecho de los pobres”.

Presoaldiko baldintza kaxkarrak zirela eta, Migel Abendaño gaixotu egin zen. Mesedetako Andra Mariaren komentutik atera, eta jesuiten Madrilgo Colegio Imperialera eraman zuten . Min larriak zituen ordurako, eta sendaketak oso latzak ziren: “curas terribles y penosísimas”. Ez zuen gaixotasuna gainditzerik izan, eta 1686ko urtarrilaren 7an hil.

Inprimatutako obrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • De la perfección del estado religioso, Valladolid, Joseph de Rueda inprimategia, 1674. Bertute eta bizioei buruzko lana,
  • Perfección del eclesiástico, propuesta en las cuatro obligaciones del sacerdote y cura de almas, Burgos, Iuan de Viar inprimategia, 1679. Lau tomotan banatuta.
  • De divina scientia et praedestinacione, Donostia, Martinum de Huarte inprimategia, 1674. Hiru tomotan banatuta latinez idatzitako. Gipuzkoan inprimatutako liburu zaharrena da Idiazabalgoak idatzitako hau. Azpimarratzekoa da, liburua, San Ignazio Loiolakoari eta bere aberritzat duen Gipuzkoari eskaini ziola Abendañok: “Patriae meae Provinciae de Guipuzcoa”. Gipuzkoa goraipatzen duen hitzaurrea idazteaz gain, Gipuzkoako armarria eta San Ignazioren irudia ere agertzen dira orri batean. 1685. urtean Inkisizioaren dekretu batek, hamaika urte lehenago idatzitako “De divina scientia et praedestinacione” obra debekatu zuen. Obra hau, Index librorum prohibitorum et expurgatorum Eliza Katolikoak federako kaltegarritzat jo zituen argitalpenen zerrendan egon zen. Elizak zerrenda hau 1966an alde batera utzi zuen arte, debekatuta egon zen.

Eskuizkribuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Miguel de Avendaño y Eztenaga | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  2. Lizargarate, J.M.. (1870). Vidas de algunos claros varones guipuzcoanos de la Compañía de Jesús. Modesto Gorosabel y Compañía, 145-150 or..