Mikerroi
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Mikerroi | ||
---|---|---|
鶴仙人 edo Tsuru Sennin | ||
Sexua | Gizonezkoa | |
Jatorria | Mangan | |
Lehen agerraldia | 10. liburukia, 113. atala (manga) Dragoi Bolako 84. atala (animea) | |
Arraza | Lurtarra | |
Senideak |
| |
Teknikak | ||
Ahotsa | Ichirô Nagai |
Mikerroi (jatorrizko japonieraz 鶴仙人 edo Tsuru Sennin ?) Erroi Maisua edo Erroi Miragarri Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Mikerroi Iratxo Dortokarekin batera munduko arte martzialetako maisu handiena da. Euskarazko bikoizketan emandako izen hau mikaren eta erroiren hitzen elkarketatik etor daiteke.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Mikerroi beti izan da Iratxo Dortokaren arerioa. Mutaitorekin ikasten hasi zirenean ezagutu ziren. Gaztetatik nabari zitzaion bere jarrera makurra. Iratxo Dortoka eta Mutaitoren gainerako ikasleekin Satan Bihotz Txikiren aurka burrukatu zen. Galdu egin zuten ordea. Mutaito maisuak honen aurka borroka egin zuen eta larriki zaurituta geratu zen. Sendatzean entrenatzera alde egin zuen. Mikerroiorduan gaizkiaren indarraz jabetu zen, gaizkiaz edozer lor zitekeela ohartu eta bere bideari ekin zion. Ordutik, inoiz ez dio axola izan garaipena lortzeko erak, berarentzat garrantzitxuena aurkakoa irabaztea baitzen. Bere anaia gaztea Tao Pai Pai da, munduko hiltzailerik handiena.
Mikerroi Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan agertu zen lehenengoz. Bertara bere bi ikasleak, Ten Shin Han eta Chaoz, aurkeztu zituen, eta lehenengoaren bitartez Son Gokuk ustez bere anaia hil zuela jakin zuen. Hau jakitean mendekua nahi zuen, ezin baitzuen sinetsi Tao Pai Pai bere betiko etsaiaren ikasle batek hil zuela. Ten Shin Hanek eta Chaozek maisuaren gehiegizko ankerkeria eta maltzurkeriagatik honen ikasle izateari uko egin zuten. Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketararte ez zen gehiago Mikerroiren berririk izan. Oraingoan bere anaiarekin agertu zen, gorputz atal ugari zibor bihurturik zegoela.
Txapelketa honen ondoren ez da pertsonaia hau gehiago agertu.
Dragoi Bolako pertsonaiak | ||
---|---|---|
Saiyak: Son Goku · Son Gohan · Vegeta · Son Goten · Raditz · Trunks |