Mutaito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Mutaito
武泰斗
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 12. liburukia, 135. atala (manga)
Dragoi Bolako 129. atala (animea)
Arraza Lurtarra
Senideak
Teknikak
Ahotsa Japonia Kenji Utsumi
Euskal Herria

Mutaito (jatorrizko japonieraz 武泰斗 ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Arte martzialen maisu handia zen, Iratxo Dortokaren eta Mikerroiren irakaslea izanik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mutaito arte martzialen maisu handienetariko bat izan zen. Iratxo Dortoka eta Mikerroi ikasle bezala izan zituen, hauei teknika sinestezinak irakatsiz.

Satan Bihotz Txiki, deabruen erregea, lehen aldiz Lurra konkistatzen saiatu zenean, Mutaito eta bere ikasleek aurre egin zioten. Zoritxarrez larriki zauritua gelditu zen eta ikasle maite askoren zorigaiztiko heriotzak bizi izan zituen. Arrazoi honengatik bakardadean entrenatzen jarraitu zuen teknika berri baten garapenean, Mafūba izenekoa. Teknika hau oso boteretsua zen, eta honekin Santan Bihotz Txiki ontzi hermetiko batean espetxeratu zuen. Hala ere teknika honen erabilerak Mutaitoren heriotza ekarri zuen.