Mikhail Mikhailovitx Bakhtin
Mikhail Mikhailovitx Bakhtin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oriol, 1895eko azaroaren 17a |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Bizilekua | Errusia |
Heriotza | Mosku, 1975eko martxoaren 7a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Vvedenskoye Cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Candidate of Philology (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Aleksander Thomson |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, hizkuntzalaria, idazlea, literatura-kritikaria, literatura historialaria, literaturan aditua eta art theorist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Mordovia State University (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Fiodor Dostoievski, Vyacheslav Ivanovich Ivanov, Aleksandr Meyer (en) ![]() ![]() |
Mugimendua | Mendebaldeko filosofia |
Mikhail Mikhailovitx Bakhtin (Orel, 1895eko azaroaren 17a - Mosku, 1975eko martxoaren 7a) Errusiako literatura-kritikaria izan zen. 1929an argitaratu zuen bere lehenengo monografia garrantzitsua, Dostoievskiren lanaren arazoak; Dostoievskiren lanen oinarria literatura-genero arruntetan dela esaten du, haren eleberriak polifoniaz eta koruz antolatutako eleberriak direla. Bakhtinen ustetan, inauterien, barrearen herri-kultura hartzen du Dostoievskik oinarri, baloreen eta aginpidearen aurka egiten du txantxaren bidez. Berak idatzitako beste zenbait lan: Rabelaisen lana eta herri-kultura, Literaturari buruzko galderak, Estetika eta eleberria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Mikhailovitx Bakhtin ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.