Edukira joan

Mohamed Salah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohamed Salah

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakمحمد صلاح حامد محروس غالي
JaiotzaNagrig (en) Itzuli1992ko ekainaren 15a (32 urte)
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
Ezkontidea(k)Magy Mohammed Sadek (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Al Mokawloon Al Arab SC2010 / 20124412
Egiptoko futbol selekzio nazionala2011 / ezezaguna9856
FC Basel 18932012 / 20147920
Chelsea Football Club2014 / 2015192
AS Roma2015 / 20178334
ACF Fiorentina2015 / 2015269
Liverpool Football Club2017 / ezezaguna244154
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
aurrelaria
hegalekoa
Kirol zenbakia11
Pisua71 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMusulmana

IMDB: nm7895524 Facebook: MomoSalah Twitter: MoSalah Instagram: mosalah FIFA: 344654 UEFA: 250052469 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau egiptoar futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salah».

Mohamed Salah Hamed Mahrous Ghaly (arabieraz: محمد صلاح حامد محروس غالى‎  mæˈħam.mæd sˤɑˈlɑːħ ˈɣæːli ahoskatua; Basyoun, Gharbia, Egipto, 1992ko ekainaren 15a) aurrelari gisa jokatzen duen egiptoar futbol jokalari bat da eta bere gaur egungo taldeak Egiptoko Selekzioa eta Ingalaterrako ligako Liverpool taldea dira, 11 dortsalarekin.

Al Mokawloon Al Arab

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide oparoa, profesionalki, 2010ean hasi zuen, Egiptoko Al Mokawloon Al Arab taldean hain zuzen ere. Bi urte egon zen taldean. Lehen urtean 24 partidu jokatu eta 5 gol sartu zituen, eta bigarrenean 15 partidu jokatu eta 7 gol sartu. Azken denboraldian partidu gutxiago jokatu zituen denboraldi bukaerarako Baselek fitxatu zuelako.

2012an, 2,5 milioi euro ordainduta Suitzako Basel taldeak fitxatu zuen. Bertan bi urte eman zituen. Lehen urtea ohitze-urtea izan zen, Europan lehena baitzen. 50 partidu jokatu zituen txapelketa guztien artean, eta 10 gol sartu zituen, 11 asistentzia emateaz gainera. Bigarrenean beste jauzi bat eman zuen jokoan, eta gainera partidu gutxiago jokatuta (40) 12 gol sartu eta 8 asistentzia eman zituen eta.

2014an Chelseak fitxatu zuen, eta handik utzita egon zen 2014-2015 denboraldiaren bigarren erdian Fiorentinan, Chelsearekin 8 partidu besterik jokatuak ez zituenean. 2015-2016 denboraldiaren hasieran AS Romara utzi zuten, eta hurrengo urtean saldu.

Denboraldiaren bigarren erdi honetan txapelketa guztien artean 26 partidu jokatu zituen, eta etapa ona igaro zuen. 9 gol sartu zituen, eta 4 asistentzia banatu.

2015ean Salah-ren lagaketa lortu zuten, 5 milioi ordainduz. Denboraldi horretan 42 partidu jokatu zituen, 15 gol sartu eta 7 asistentzia banatu. Bere errendimendu onaren ondorioz, Chelsearekin negoziatu eta hurrengo udan erosi egin zuten beste 15 milioi ordainduta. Bigarren denboraldi honetan bere behin betiko eztanda izan zen, eta 41 partidutan 19 gol sartu eta 15 asistentzia eman zituen.

2017. urteko udan, Liverpool Ingalaterrako taldeak Salah-ren denboraldia ikusi ondoren bere proiekturako egiptoarra erosi zuen, 42 milioi euro ordainduz. Lehen denboraldia bere ibilbideko onena eta azken urteetan futbol jokalari batek egindako onenetarikoa izan zen. Liverpool Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen, eta berak 52 partidu jokatu zituen, 44 gol sartuz eta 16 asistentzia emanez.

Bigarren denboraldian maila jaitsi zuen, oraindik denboraldi ona eginez. Aurreko denboraldiko partidu kopuru bera jokatu zuen eta 27 gol sartu zituen. Gainera, Txapeldunen Liga irabazi zuten, egiptoarraren lehena. 2019-2020 denboraldian linea berdinarekin jarraitu zuen. 48 partidu jokatu zituen, 23 gol sartu eta 13 asistentzia eman.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Egipto
Artikulu hau Egiptoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.