Moonraker (filma)
Moonraker 1979ko Lewis Gilbert ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Moonraker eleberrian oinarritua dago, James Bond pertsonaia protagonista delarik. Bertan, Roger Moore, Michael Lonsdale, Lois Chiles, Richard Kiel eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek Efektu berezi onenen Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
James Bond (James Bond) britainiar agente sekretuak era misteriotsuan desagertu berri den Moonraker espaziontzi berezia topatzeko misioa jaso du. Bere lehenbiziko ikerketen arrastoek espaziontziaren eraikitzailea den Hugo Drax (Michael Lonsdale) aberatsarengana daramate. Draxek Bond atzeman eta Bondek Draxek Lurreko bizitza desargetzeko asmoz gas toxiko eta hilgarria banatuko duten espazio-koheteez osatutako base bat duela deskubrituko du, baina guzti hau Bondek Goodhead doktorearen (Lois Chiles) laguntzaz zapuzten saiatuko den Draxen egitasmo izugarriaren lehen urratsa besterik ez da.
Aktoreak
- Roger Moore: James Bond
- Lois Chiles: Holly Goodhead doktorea
- Michael Lonsdale: Hugo Drax
- Richard Kiel: Jaws, altzairuzko matailezurdun erraldoia
- Corinne Cléry: Corinne Dufour
- Bernard Lee: M
- Geoffrey Keen: Sir Frederick Gray
- Desmond Llewelyn: Q
- Lois Maxwell: Moneypenny andereinoa
- Toshiro Suga: Chang
- Emily Bolton: Manuela
- Blanche Ravalec: Dolly, Jawsen laguna
- Irka Bochenko: ilehori ederra
- Mike Marshall: Scott kolonela
- Leila Shenna: jet pribatuko azafata
- Anne Lonnberg: museoko gida
- Jean-Pierre Castaldi: jet pribatuko pilotua
- Walter Gotell: Anatol Gogol jenerala
- Douglas Lambert: misioaren zuzendaria
- Arthur Howard: Cavendish
- Alfie Bass: Assassí del taüt
- Brian Keith: espaziontziaren amerikar kapitaina
- George Birt: Boeing 747 hegazkinaren kapitaina
- Kim Fortune: RAFeko ofiziala
- Lizzie Warville: errusiar neska
- Nicholas Arbez: Draxen mutila
- Guy Di Rigo: Thug
- Chris Dillinger: Draxen teknikaria
- Claude Carliez: Gondolaria
- Georges Beller: Draxen teknikaria
- Denis Seurat: Boeing 747 hegazkineko ofiziala
- Chichinou Kaeppler: Del Mateo andrea
- Christina Hui: Draxen neska
- Françoise Gayat: Lady Victoria Devon
- Nicaise Jean Louis: Draxen mutila
- Catherine Serre: Labinsky kondesa
- Béatrice Libert: Deradier andereinoa
- Guy Delorme: hiltzailea (ez da kredituetan agertzen)
Kokalekuak
- Drax lantegia, Kalifornia, AEB
- Venini beiralantegia, Venezia, Italia
- Rio de Janeiro, Brasil
- Iguazuko ur-jauziak, Amazonia, Brasil
- Draxen espazio-estazioa, Lurraren orbitan
Filmalekuak
- Boulogneko estudioak, Paris-Studio-Cinéma, Estudis Éclair, Frantzia
- Pinewood estudioak, Ingalaterra
- Frantzia (Vaux-le-Vicomte), Italia (Venezia), Brasil (Rio de Janeiro), Guatemala, AEB.
Kanpo loturak
- Moonraker filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- James Bonden webgunea (Ingelesez)
|