Morena Herrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morena Herrera

Bizitza
JaiotzaEl Salvador, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea El Salvador
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Morena Herrera (El Salvador, 1960) bere herrialdean abortatzeko debekuaren aurka egindako lanagatik aitortutako feminista eta giza eskubideen aldeko aktibista da. Las Dignas erakunde feministako kide sortzailea izan zen 1990ean. Agrupación Ciudadana por la despenalización del Aborto-ko presidentea da, baita La Colectiva Feminista para el Desarrollo Local-eko kide eta sortzailea ere.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia Iberoamerikarreko Doktorego Ikasketetan lizentziatua El Salvadorko Unibertsitatean, Genero Harremanetan masterra egin zuen Geronako Unibertsitatean eta Tokiko Garapenean masterra du José Simón Cañas Erdialdeko Amerikako Unibertsitatean. Ikerlaria da, femizidio, hiritartasun, emakumeen parte-hartze politikoa, emakumeen mugimendu sozialak eta abortuaren erabateko kriminalizazioaren ondorioei buruzko lanak burutu ditu.

El Salvadorreko Gerra Zibilean, gerrillari eta askatasunaren defendatzailea izan zen Farabundo Martí Askapen Nazionaleko Frontearen (FMLN) Estatu Batuek lagundutako gobernuaren aurka. [2] [3]

1990ean Las Dignas erakunde politiko feministako kide sortzailea izan zen, 1990eko uztailean El Salvadorreko Bake Akordioen aldiaren atarian sortua, gatazka armatuak zuzenean kaltetutakoek. [4] Akordioek emakumeen eskubideak babesteko gabezia salatu zuen:

"Akordio horiek hutsune handiak utzi zituzten emakumeen eskubideetan. Beste era batera borrokatu behar nuela ohartu nintzen. Emakumeen eskubideak giza eskubideak dira eta lehentasuna izan behar dute".[5]

Abortuari dagokionez, 1997tik emakumeen egoerak txarrera egin zuen, kasu guztiak legez kontrakoak zirela jo zuen zigor kodeak (aurretik emakumearen bizitza arriskuan zegoenean, edo bortxaketaren biktima zenean, baimenduta egon zen).[6] Herrialdea hertsiki katolikoa denez, abortua onartezintzat jotzen da, baita arazo asko dituzten haurdun dauden nerabeentzat ere.[3] 2009an, Agrupación Ciudadana por la Despenalización del Aborto Terapéutico Ético y Eugenésico taldearekin lanean hasi zen, orain zuzentzen duen taldearekin.[1] 2013an, El Salvadorko Auzitegi Gorena "arduragabea" zela adierazi zuen, gaixo terminala zen emakume bati, erditzetik bizirik irauteko aukerarik ez zuenari, abortua ukatu zionean.[7]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015eko urtarrilean, bere lana Amnistia Internazionaleko txosten batean argitaratu zen.[8]
  • 2016an, BBCk aitortutako 100 emakumeetako bat izendatu zuten El Salvadorren emakumeen eskubideei egindako ekarpenengatik.[9] [10] [11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]