Zoleka Mandela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoleka Mandela

Bizitza
JaiotzaJohannesburg1980ko apirilaren 9a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaJohannesburg2023ko irailaren 25a (43 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AmaZindzi Mandela
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta aktibista
Jasotako sariak

Zoleka Mandela (1980ko apirilaren 9a - 2023ko irailaren 25a) hegoafrikar idazle eta aktibista izan zen, Nelson Mandelaren biloba izateaz gain.[1] Bere alabaren heriotzaz, drogadikzioaz eta bularreko minbizia izanaren bizipenei buruz idatzi zuen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zindzi Mandelaren alaba eta Nelson Mandela eta Winnie Mandelaren biloba izan zen.[3] Txikitan sexu-abusua jasan zuen, eta horretaz hitz egin du, baita farmakoekiko eta alkoholarekiko menpekotasunaz ere.[4]

2010ean, Mandelaren hamahiru urteko alaba auto istripu batean hil zen, Sowetoko Munduko Futbol Kopako kontzertu batetik etxerako bidean. Haren heriotzak mundu mailako zirkulazio-istripuen biktima kopuru handia ikusarazten lagundu zuen, eta familiako kideak bide-segurtasuneko aktibista bihurtu ziren.[5]

Trafiko-istripuek eragindako heriotzen aurkako kanpaina egin zuen, eta Saharaz hegoaldeko Afrikako haurrek dituzten arrisku bereziak azpimarratzen zituen. Haur horiek munduko beste edozein lekutan baino bi aldiz arrisku handiagoa dute auto-istripu batean hiltzeko.[6]

2013an argitaratu zuen autobiografia. Mandelak bularreko minbizia izan zuen, eta bost urtez tratamenduan egon zen. Komunikabide sozialak erabili ditu tumorea erauzteko ebakuntza eta haren kimioterapia tratamenduaren albo-ondorioak deskribatzeko.[7]

Zoleka Mandela minbiziak jota hil zen 2023ko irailaren 25ean, 43 urterekin.[8][9][10]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an BBCren 100 emakumeetako bat izan zen.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:En-ZA https://www.timeslive.co.za/authors/constance-gaanakgomo.+«'When Hope Whispers' author Zoleka Mandela has died» TimesLIVE (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Drogas, cáncer de mama y dos hijos muertos. La nieta de Nelson Mandela cuenta su historia» Diario ABC 2016-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  3. (Gaztelaniaz) «El carcelero (y amigo) de Mandela» ELMUNDO 2014-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  4. (Ingelesez) «Zindzi Mandela interview: the father I knew» The Telegraph 2013-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  5. Txantiloi:En-ZA «Zoleka Mandela remembers her daughter in touching tribute» TimesLIVE (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  6. (Ingelesez) Mohn, Tanya. «Zoleka Mandela Speaks Out: Africa's "Hidden Epidemic" Of Road Crashes Kills & Injures Schoolchildren» Forbes (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  7. (Ingelesez) Nagesh, Ashitha. (2016-08-19). «Mandela's granddaughter Instagrams fight against breast cancer» Metro (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  8. (Ingelesez) «Zoleka Mandela passes away» SABC News 2023-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  9. (Ingelesez) Patel, Faizel. (2023-09-26). «Zoleka Mandela: Madiba's granddaughter loses brave battle against cancer» The Citizen (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  10. (Ingelesez) «Zoleka Mandela, Nelson Mandela's granddaughter, dies at 43» NBC News 2023-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  11. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2016: Who is on the list?» BBC News 2016-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mandela, Zoleka (14 April 2014). When Hope Whispers. Johannesburg: Jacana Media. ISBN 9781431409044.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]