Katherine Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Katherine Johnson
Katherine Johnson in 2008.jpg
Bizitza
Jaiotza White Sulphur Springs1918ko abuztuaren 26a (100 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Virginia
Talde etnikoa afro-amerikarra
Hezkuntza
Heziketa West Virginia University
West Virginia State University 1937) Zientziatan graduatua : matematika, frantses
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, informatikaria, maisu/maistra eta fisikaria
Enplegatzailea(k) NASA
National Advisory Committee for Aeronautics  (1953 -
Jasotako sariak
Kidetza Alpha Kappa Alpha

Katherine Coleman Gobe Johnson (White Sulphur Springs, Mendebaldeko Virginia, AEB, 1918ko abuztuaren 26a) psikologoa , espazio zientzialaria eta matematikari amerikarra da. NASAn lan egin zuen programa espaziala eta aeronautika amerikarra garatzeko proiektuetan. Besteak beste, 1961tik 1963ra bitartean Mercury programan parte hartu zuen, 1969an Apolo 11k Ilargira heltzeko egin beharreko ibilbidea kalkulatu zuen, eta 1970an bere ekarpena garrantzitsua izan zen Apollo 13 matxuratua lurrera salbu itzuli ahal zedin.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katherine Johnson 1918an jaio zen White Sulphur Springs-en, Greenbrier konderria, Mendebaldeko Virginian. Beraz gain, beste hiru anai-arreba zituen familian. Bere aita, Joshua Coleman, egurgilea, baserritarra eta Greenbier Hoteleko langilea zen. Bestalde, bere ama, Joylette Coleman, praktiketako irakaslea zen. Katherine ikasten hasi zenetik, matematiketan erraztasun handiak zituela ikusi zuten bere gurasoek. Dena dela, bere arraza zela eta ezin zuen Greenbrierko eskolan ikasi, eta horregatik, Kanawha-ra konderrira joan zen matematika ikastera.

Katherine 1966an lanean.

Katherinek derrigorrezko bigarren hezkuntza bukatzean Mendebaldeko Virginia Estatuko Institutuan sartu zen, 15 urte zituela. Han, ikasle bezala bikaina zen. Irakasle guztiek harritu zituen bere maila altuak, horien artean Angie Turner King edo W.W. Schiefflin Claytor bezalako irakasleak zeuden, bere arloetan zenbait sari irabazi dituzten zientzialariak. 1937an, 18 urte zituela, cum laude mailarekin graduatu zen matematika eta frantsesa irakasgaietan. Honen ondoren, Marion-era joan zen, matematika, frantsesa eta musika erakustera.

1938an, Katherine Mendebaleko Virginiako Unibertsitateko (Morgantown, Monongalia konderria) graduatua lortu zuen lehen emakume afrikarra bihurtu zen. United States Supreme Court ruling-en (Kanadan) graduatzeko aukera izan zuen emakume bakarra izan zen.

Bizitza profesionala[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaslearen lana ez zitzaion gehiegi gustatu eta bere matematikari lanarekin jarraitzea erabaki zuen. Lehen NACA zen eta orain NASA deitzen den organizazioak bere ezaugarrietako matematikari bat bilatzen zuten nabigazio departamenturako. Katherinek 1953. urtean hasi zen NASAn lan egiten.

National Visionary Leadership Project-ek kontatu bezala:

"Hasieran matematika kalkuluak zuzentzen lan egiten zuen. Berarentzat lan erreza zen. Kontua da, hegazkinetako kutxa beltzak aztertu eta matematika funtzio zehatzak atera behar zituela. Egun batean, Katherine, bere lankide batekin, denbora mugatuz gizonen hegaldi taldea laguntzera bidali zituzten. Han, Katherine oso ondo moldatzen zen bere geometria eta analitika ezagutzak zirela medio. Lan horrekin bukatu zutenean, Katherinek esan bezala: "Nire lekura bueltatzea ahaztu zitzaien".

1953tik 1958ra, Johnsonek espazio-ontzien lebitazioak eta horrelako datuak kalkulatzen lan egiten egon zen. Hainbeste denbora pasatzen zuen hegaldien kontroleko dibisiora aldatu zutela, bere aurreko postua betikoz utziz. 1958tik 1983ra arte, erretiratu zen urte arte, espazio-ontzien hegaldien teknologikoa izan zen. Ondoren, kontroletara zehazki mugitu zen, eta postu honetan espaziora egin zen lehen bidaia amerikarraren (1959) eta Merkurio Proiektuaren (1961) bidaiaren ibilbidearen distantzia kalkulatu zuen. Hain zen ona bere lanean, non ordenagailuetan akatsen bat egonez gero, espazio ontziek jarraituko behar zituzten ibilbideak zehazten laguntza eskatu ziotela munduaren orbita ezberdin hauek kalkulatzeko. 1969, espaziora egin den bidaia garrantzitsuenaren ibilbidea kalkulatu zuen, hain zuzen ere, Apolo 11k Ilargira joateko egin beharko zuen distantzia. 1970n Ilargira beste espedizio bat egiten saiatu ziren Apolo 13an, baina ez zen ondo atera, eta Katherinek bueltatzeko ibilbide berri baten distantzia kalkulatu behar izan zuen, astronauten bizitza salbatzeko. 4 egunetan egin zuen. Erretiratu zen arte. Marterako bidaietan laguntzen egon da.[2]

2017an estrainatu zen "Hidden figures" filmak ("Ezkutuko talentuak") Katherine Johnson-en eta bere bi lankideren bizitza kontatzen du (Dorothy Vaughan eta Mary Jackson).

Esaldi ospetsuak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Dena kontatzen dut. Pausoak kontatzen nituen, elizara joateko pausoak kontatzen nituen, garbitzen nituen platerak kontatzen nituen... konta zitekeen guztia".

  • "Zortea prestakuntzaren eta aukeren arteko konbinazioa da. Aukera datorrenean prestatuta baldin bazaude, behar zen toki eta momentuan egon izana horixe da zure zorte ona eta momentu horretan prest egon izana".

  • "Denok genituen zentzumen guztiak NASAn jarrita".

  • "33 urtez matematikari lanetan egon naiz, eta pozik pasa ditut guztiak. Inoiz ez nuen esan "Ez dut lanera joan nahi"".

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katherine Johnson Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]