Marta Vieira da Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Vieira da Silva
Marta Vieira da Silva 2013.jpg
Bizitza
Izen osoa Marta Vieira da Silva
Jaiotza Dois Riachos1986ko otsailaren 19a (35 urte)
Herrialdea  Brasil
 Suedia  (2017 -
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Umeå IK /
Flag of None.svg Santos Futebol Clube /
Flag of None.svg Club de Regatas Vasco da Gama2000 / 2002164
Flag of None.svg Brazil women's national football team2002 /
Flag of None.svg Santa Cruz Futebol Clube2002 / 20043816
Flag of None.svg Umeå IK2004 / 2008103111
Flag of None.svg Santos FC2009 / 20101426
Flag of None.svg Los Angeles Sol2009 / 20091910
Flag of None.svg Santos FC2009 / 20091426
Flag of None.svg FC Gold Pride2010 / 20102419
Flag of None.svg Western New York Flash2011 / 20111410
Flag of None.svg Santos FC2011 / 20111213
Flag of None.svg Tyresö FF2012 / 20143524
Flag of None.svg Malmö FF2014 /
Flag of None.svg Orlando Pride2017ko apirilaren 7a /
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 10
Altuera 162 zentimetro
Jasotako sariak

marta10.com
Olympic.org: marta FIFA: 190358 UEFA: 93137 Edit the value on Wikidata

Marta Vieira da Silva, besterik gabe Marta izenaz ezaguna (Dois Riachos, Alagoas, Brasil, 1986ko otsailaren 19a) futbolaria da. Orlando Pride taldean jokatzen du, Ameriketako Estatu Batuetako National Women's Soccer League emakumezko ligan. Brasildar emakume eta gizon futbolarien artean, gol gehien lortu dituena da, 109 gol sartuta. 2009. urtean, Época aldizkariak Brasilen eragin handien duten 100 pertsonen artean kokatu zuen Marta.

Inoizko emakume futbolari onenatzat aipatzen dute maiz.[1][2][3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia zenean, Martak eguna futbolean jolasten igarotzen zuen, baina ingurukoek ez zuten Martaren gaitasuna kontuan hartzen. Anaiek etxean bakartzen zuten baloiarekin jolas ez zezan. Garai hartan, jendeak ez zuen onartzen Marta bezalako neska batek futbolean mutilekin batera joka zezakeenik. Behin, futbol entrenatzaile batek bere futbol taldea ligatik erretiratuko zuela esan zuen Martak jokatzen jarraitzen bazuen. Baina Martak, kritika guztiak alde batera utziz bere bidea jarraitu zuen, gaur egun lortu duen lekura iritsi arte.[4]

Martak ibilbide profesionala 2003. urtean hasi zuen, Centro Sportivo Alagoano futbol taldetik Santa Cruz-MGra igaro zenean. Bi denboraldi ondoren, Umeå IK suediar taldera igaro zen. Talde honi esker Europan ezaguna egin zen, eta pixkanaka futbol munduan nabarmentzen joan zen.

2003 eta 2004 urteetan hainbat sari lortu zituen Brasilgo emakumezkoen futbol talderekin batera. 2007ko irailaren 27an Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketako Estatu Batuen aurkako semifinalean, gola sartu zuen Martak. Gol horri esker, Brasilek, lehenengo aldiz lehiaketa honen finalera igarotzeko aukera izan zuen. Hainbat urtetan zehar (2006, 2007, 2008, 2009, eta 2010) Urteko Munduko Futbolariaren Saria jaso zuen.

2009an Estatu Batuetako Los Angeles Sol taldean jokatzen hasi zen.

Umeå IK
Santos
FC Gold Pride
Western New York Flash
Marta, Brasilgo selekzioarentzat jokatzen, 2018an.
Tyresö FF
FC Rosengård
Brasilgo Selekzioa

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martak hiru anai-arreba ditu: José, Valdir eta Angela. Aita familiarengandik urrundu zen Marta umea zela. Vieira hiru hizkuntza hitz egiteko gai da: portugesa, suediera eta ingelesa. Elizara asko ez doan arren, bere burua katolikotzat jotzen du. Orlando Pride futbol taldeko jokalari den Tony Pressleyrekin ezkonduta dago.

Football against poverty 2014 - Marta.jpg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The 20 greatest female football players of all time» the Guardian 2016-08-03 Noiz kontsultatua: 2021-04-27.
  2. (Ingelesez) «Top 10 Greatest Female Soccer Players in History | 2021 Updates» Sports Show Noiz kontsultatua: 2021-04-27.
  3. (Ingelesez) «Best-Ever Female Player Marta Misses Soccer’s Millions» Bloomberg.com 2015-06-08 Noiz kontsultatua: 2021-04-27.
  4. (Gaztelaniaz) Gortázar, Naiara Galarraga; Pires, Breiller. (2019-06-09). «Marta Vieira da Silva, la reina del fútbol» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2021-04-30.
Marta Vieira ezkerraldean, Linda Sembrant futbol jokalariarekin batera

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]