Edukira joan

Evelyn Miralles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evelyn Miralles

Bizitza
JaiotzaCaracas1966ko otsailaren 19a (58 urte)
Herrialdea Venezuela
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaLamar University (en) Itzuli
University of Houston–Clear Lake (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta ingeniaria
Jasotako sariak

Twitter: vrevelyn LinkedIn: evelynmiralles Edit the value on Wikidata

Evelyn Miralles (Caracas, Venezuela, 1967)[1] venezuelar ingeniari informatikoa da, ilargirako etxearen asmatzailea. Aitzindaria da NASAn sateliteen errealitate birtualean. NASAk munduan duen emakumerik garrantzitsuenetakotzat jotzen da.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Evelyn Mirallesek Andrés Bello Unibertsitate Katolikoan hasi zituen ikasketak, baina 1986an, 20 urte zituela, Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen.[2] Arkitektoa izan nahi zuen, baina Houstongo Unibertsitatean konputagailuekin diseinatzen hasi zen. 1990ean Lamar Unibertsitatea konputazio grafikoetan graduatu zen eta 1992an Houston-Clear Lakeko Unibertsitatean informatikan, Harvard Unibertsitatean zientzia espazialeko graduondokoa ere egin zuen.[2]

Lan ibilbidea

Orduz geroztik, Johnson Espazio Zentroko[3] Errealitate Birtualeko Laborategian lan egin du 20 urtez baino gehiagoz Houstonen (Texas), eta, teknologia-ingeniari nagusia eta estrategista da bertan. Astronautak ontziz kanpoko ibilaldien huen kanpoko jardueran entrenatzeko erabiltzen du bere lana.[4]

Lan-esperientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992tik, STS espazio-anezka edo transbordadorearen jarduerak eta Nazioarteko Espazio Estazioaren misioak babestu ditu. Ilargiko etxe baten 3D eredu bat eraikitzea izan zen haren lehen proiektua, eta hasieran erabat egingarria izan zen, nahiz eta oraindik ere litekeena da etorkizunean Marterako misio baterako erabiltzea. Dynamic Onboard Ubiquitous Graphics (DOUG) lanaren egileetako bat izan zen Miralles. 1993tik erabiltzen da lan hori misioko astronautek errealitate birtualean entrenatzeko erabiltzen da, esaterako Hubble espazio teleskopioa konpondu zuten STS 61 misioko astronautek.[5] Nazioarteko Espazio Estazioan ere lan egin zuen, astronauten egitura eta lana diseinatzen.

2016an Latinoamerikako bederatzi emakumeetako bat izan zen BBCren 2016ko 100 emakumeen zerrendan.[6]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Evelyn Miralles Hegaldiko Segurtasuneko Miralles Saria NASA, 2015
  • 2015, NASAren Hegaldi Segurtasuneko Saria[5]
  • CNET espainieraz Top 20 Estatu Batuetako hispanorik eraginkorrenak - 2015[5]
  • CNET espainieraz Estatu Batuetako hispanorik eraginkorrenen Top 20 - 2016[5]
  • Houston-Clear Lake Unibertsitatea - Ikasle Goren Saria - 2016[5]
  • (ABC) 50 hispanas del mundo
  • 100 emakume (BBC) - 2016[7]
  • 2015, Askatasunaren Domina Presidentziala[8]
  • 2010, Old Dominion Unibertsitateko Zientzietako Ohorezko Doktoregoa, Norfolk, Virginia
  • 2006, Ohorezko Doktoregoa Capitol Unibertsitatean, Laurel, Maryland
  • 1999, Mendebaldeko Virginia Stateko Estatu Unibertsitateko ikasle ohi nabarmenenak
  • 1998, Ohorezko Legeetan Doktorea, Farmingdaleko Estatu Unibertsitatean
  • 1996, NASA, Langley Ikerketa Zentroa, Lorpenaren Sari Berezia[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Evelyn Miralles