Munoaundi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Munoandi» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Munoaundi
Muñoaundi
Lekua Azpeitia-Azkoitia
Multzoa Eremu Arkeologikoa, Monumentua
Azalera 7ha
Historia
Eraikitzailea(k) auzolana
Garaia(k) Burdin Aroa
Kultura(k) Barduliar, Burdin Aroa
Oharrak
Indusketa datak 1995-egun
Arkeologoa(k) Sonia San José, Antxoka Martínez
Egoera harresiaren lehen lerroak kontserbatu dira
Bisitagarria bai

Munoaundi Burdin Aroko gaztelu zahar, kastro edo herri harresitu da, Txalintxo edo Munoaundi mendian dagoena[oharra 1], itsas mailatik 381 m-ra. 2003ko urriaren 7an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1]. Munoaundikoa Burdin Arokoa da. Gipuzkoan, gaur arte, horrelako beste hamar aurkitu dira gutxienez (Buruntza, Basagain, Iruntxur, Murugain, Murumendi, Muru, Akutu, Santiagomendi, Boluntxo, Belaku). Gainera, modu sistematikoan indusi zen lehenetarikoa izan zen (Basagainez gain). Indusketari esker, ordura arte ia jorratu gabe zegoen arkeologia-eremu bat ikertzen hasi zen. Bestalde, aro horretako arrastoak ondo kontserbatuta daudela egiaztatu da.

Zeramika pusketaz gainera, errota zirkular baten zatia, burdinezko aizto bat, neurketa markak dituen kono-enbor formako pisu bat, burdin xafla bat eta brontzezko fibula [2] bat -azken hauek honelako aztarnategietan oso bakan agertzen diren materialak- aurkitu zituzten. Ezkurra eta bestelako haziak ere aurkitu dituzte.

Herriak 7 ha-ko eremua hartzen du. 2 m inguruko zabalera duen harresiak ez du herri osoa inguratzen ekialdean duen maldan ez baitu babes artifizialen beharrik. Barruan aterrazamendu bat egina du bizilekuak atontzeko hain zuzen eta harresitik kanpo, beherago, beste bigarren bat. Aipatutako barruko eremu horretan, hormatik gertu, bizileku ziren zoruak aurkitu ziren. Mendebaldean oinplano karratu edo poligonaleko bi dorrez babestutako sarrera dauka ere bai eta pasabide horretara eramaten duen bide perpendikular bat.[3]

Karbono 14 bidezko 2420+/- BP datazio bat du. (K.a. 470 urte).

Aztarnategiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean aurkitu zuten A. Olano, G. Alijostes eta S. San Josek, C. Olaetxeak koordinaturik. Sonia San Joseren zuzendaritzapean azterketa eta zundaketak egin ostean, 2006tik aurrera ikerlari berak induskatu zuen. 2016tik aurrera, Antxoka Martínezek zuzentzen du indusketa arkeologikoa.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bibliografian bi mendi hauek aipatzen dira, eta Gipuzkoako bilatzaile geografikoan, https://b5m.gipuzkoa.eus, Txalintsoro izena ematen zaio mendiari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peñalver, Xabier; San Jose, Sonia (2003) Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan. Bertan. Gipuzkoako Foru Aldundia 120. or. ISBN 978-84-7907-668-9.
  • Peñalver, Xabier; San Jose, Sonia (2011) Burdin Aroa Gipuzkoan, arkeologia 0.3 Gipuzkoako Foru Aldundia 263. or. ISBN 978-84-7907-668-9.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]