Muntadhar al-Zaidi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muntadhar al-Zaidi

Bizitza
JaiotzaBagdad1979ko urtarrilaren 15a (45 urte)
Herrialdea Irak
BizilekuaBeirut
Hezkuntza
HeziketaArab Open University (en) Itzuli
Bagdadeko Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, bakearen aldeko aktibista, idazlea, politikaria eta gizaldeko ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaXiismoa
Alderdi politikoaAlliance of Revolutionaries for Reform (en) Itzuli

Twitter: muntazer_zaidi Edit the value on Wikidata

Muntadhar al-Zaidi (arabieraz: منتظر الزيدي‎; Sadr Hiria, Bagdad, 1979ko urtarrilaren 15a) kazetari irakiarra da. Egipton kokatutako Al-Baghdadia TV telebista irakiarraren Irakeko berriemailea da. Al-Zaidik Irakeko Gerrako alargunen, umezurtzak eta haurrei buruzko erreportajeak egiten zituen.

2007ko azaroaren 16an ezezagun batzuek bahitu zuten Bagdaden. Hori baino lehen, Ameriketako Estatu Batuetako armadak bitan atxilotu zuten. 2008ko abenduaren 14an al-Zaidik bere zapatak jaurti zizkion George W. Bushi Bagdaden prentsaurreko bat ematen ari zenean, baina zapatek ez zuten inor kolpatu. Berehala atxilotua izan zen eta al-Zaidik zauriak jasan zituen. Atxilotzean torturatua izan zela salatu izan da.

2009ko otsailaren 20an epaitu zuten eta hiru urteko espetxe-zigorra ezarri zioten bisita ofizialean zegoen atzerriko estatuburu bat erasotzeagatik. Al-Zaidiren abokatuek epaiaren aurkako helegitea aurkeztu zuten. Azkenik zigorra murriztu egin zioten eta 2009ko irailaren 14an askatu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muntadhar al-Zaidi Aldatu lotura Wikidatan