Núria Mendoza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Núria Mendoza
Núria Mendoza Miralles.jpg
Bizitza
Izen osoa Núria Mendoza Miralles
Jaiotza Bartzelona1995eko abenduaren 15a (24 urte)
Herrialdea  Katalunia
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad /
 
Posizio edo espezialitatea atzelaria

Núria Mendoza Miralles (Bartzelona, Katalunia, 1995eko abenduaren 15a) kataluniar futbolaria da, atzelari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du. 19 dortsala darama. [1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urtea
R.C.D Espanyol B 2010 - 2012
R.C.D Espanyol 2012 - 2015
Real Sociedad 2015 -

Espanyol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010etik 2012ra bitartean, Espanyolen B taldean jokatu zuen.

2012an, Espanyolen lehen taldera igoa izan zen. Bertan lehiatu zuen 2015 urtera arte.

Reala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, Realak fitxatu zuen, defentsa txuriurdina indartzeko asmotan. [2]

2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin. [3]

2019ko Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean. [4]

2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen.

Espainiako Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 eta 19 urte azpiko Espainiako Selekzioekin internazionala izan da.

2018an, Espainiako Selekzio nagusiko deialdian sartu zen. [5]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nuria Mendozaren fitxa» www.realsociedad.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  2. Nuria Mendoza Realak fitxatu du. .
  3. «Txapeldunak!» Euskal Irrati Telebista 2019-05-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  4. 2019/08/24. «Txapeldunak!» www.realsociedad.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  5. (Gaztelaniaz) «Nuria Mendoza Espainiako selekzioarekin» Mundo Deportivo 2018-09-25 . Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  6. Gascon, Ainara Arratibel. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  7. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-24.