Nafarroako Irristaketa Federazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nafarroko Irristaketa Federazioa (NIF) patinez egiten diren talde kirol mota desberdinak egiten ditu. Honek Nafarroan zehar obeki jolasten duten gazteei autatzen ditu talde bat osatzeko. Talde hauek mutilak edo neskak osatu ahal dituzte. Federazio honek, irristaketa egiten dituzten hainbat kirol mota osatzen ditu, zehatzago izateko; linea patinen gaineko abiadurazko irristaketa, patin-hockey, gurpil gaineko irristaketa artistiko, roller derby, skate eta linea patinen gaineko alpino irristaketa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954. urtean Nafarroako Irristaketa Federazioa, federazio autonomo bezala hasi zen Euskal Herriko eta Nafarroako foru aldundian parte hartu ondoren.  Euskal Herriko eta Nafarroako foru erregionalean Juan Arbide, Jaime Azcona eta Ignacio Galobartek parte hartu zuten. Nafarroako Irristaketa Federazio bezala hasi zenean, Galobart lehendakari aukeratu zuten.

Galobart presidentea izan ez zenen, Juan José Dubrot izan zen presidentea, baina bakarrik urte bat iraun zuen Federazioan, eta honen ondoren, Pío San Nicolásek ordezkatu zion. Baina azkenean, lanarengatik kargua utzi zuen eta berriz Galobart izan zen presidentea Andoni Santamaria iritsi arte. Gizon honek, Nafarroako irristaketa oso famatua egin zuen mundu osoan zehar.

Aldapa, Argaray eta Real Unión Nafarroako lehen hockeyko taldeak izan ziren eta haien sorreraren ondoren, San Antonio eta Oberena sortu ziren.

Nafarroako Skating taldea, Voltregako jubenil mailan, bostgarren postuan gelditu zen, Nafarroako klub batek lortu zuen posizio onena data horretara arte.

Galobert, Pío San Nicolas eta Andoni Santamariarekin hockeya Nafarroako kirol ospetsua bilakatu zen bere jarduera eta zaletasun kopuru handiarengatik.

Gainera, linea patinen gaineko irristaketa taldeek, Iruñeko kale guztiak betetzen zuten, batez ere Gaztelu plaza, milaka ikusleekin eta munduko selekzio hobeekin.

Hainbat urtez, Iruñeko plaza nagusia nazional selekzio desberdinei, Belgika, Frantzia, Italia, Alemania, Argentina eta Espainiari eta munduko txapeldun batzuei, hots, Pepita Cuevas, Venazi, Marc, Guardigli, Traub, Raes, Ibarguren, Scafatti eta Lambrechts ongietorria eman zien.

Horretaz gain, hainbat urtez Iruñeko errepide hurbiletan irristaketa trebatu aparte, fondoko probak egiten ziren, Agoitz, Zangoza, Lizarra eta Lerin herrietara iristen.

1960 eta 1970 urteen zehar Nafarroa ezagutzen zuen lasterkari internazional nafarroen gestak, Primitico Asengo, Miguel Asenjo, Osés, Martínez Goñi, Martínez de Lizarrondo, Espainiarako eta Nafarrorako mundoko txapelken dominak lortu zituzten. Hauek guztiak Nafarroko izena eraman zuten 5 kontineenteetan.

Mundu osoan zehar linea patinen gaineko abiadurazko irristaketa, patin-hockey, gurpil gaineko irristaketa artistiko, roller derby, skate eta linea patinen gaineko alpino irristaketa txapelketak egiten jarraitzen dute.

Gainera 2014. urtean, Nafarroko Irristaketa Federazioak hirurohogeigarren urteurrena bete zuen.

Irristaketa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako irristaketa federazioak sei irristaketa mota ditu:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]