Naomi Shihab Nye

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Naomi Shihab Nye

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNaomi Shihab
JaiotzaSaint Louis1952ko martxoaren 12a (72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Palestina
Hezkuntza
HeziketaTrinity University (en) Itzuli gradu : ingeles
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)San Marcos (Texas)
Enplegatzailea(k)Texas State University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Musicbrainz: 7af599fb-cba2-4f84-9c28-f39170049052 Edit the value on Wikidata

Naomi Shibiz Nye (arabieraz: نعومي شهاب ناي‎; Saint Louis, AEB,1952ko martxoaren 12a) palestinar-estatubatuar poeta, editore, kantautore eta eleberrigilea da. Aita palestinarra eta ama estatubatuarra zituen. Sei urte zituela hasi zen bere lehen poesia konposatzen; guztira 30 poema liburu baino gehiago argitaratu ditu. Bere lanak poesia, helduentzako fikzioa, irudi-liburuak eta eleberriak dira.[1] Nyek Haur Literaturako NSK Neustadt saria jaso zuen 2013an, idazle gisa egindako lanagatik,[2] eta, 2019an, Poesia Fundazioak "Young People's Poet Laureate" izendatu zuen 2019-21 urteetarako.[3]

Bizitza goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naomi Shihab Nye 1952an jaiotako poeta eta konpositorea da. Bere aita, Aziz Shihab, kazetari, editore eta idazlea; ama, aldiz, Miriam Allwardt Shihab, Montessori eskolako irakasle eta artista amerikarra.[4] Bere aita Palestinan hazi zen. Bera eta bere familia errefuxiatu bihurtu ziren 1948ko Nakban, Israelgo estatua sortu zenean. Naomiren hitzetan, bera umea zela, aita shock egoera batean zegoen bizi izandako zituazio gogorra dela eta.[5]

Naomi Ferguson hirian hazi zen, Missouriko Saint Louis konderrian. Bere amak Philip Guston eta Max Beckmannekin ikasi zuen Washingtongo Unibertsitatean Saint Louisen.[6] 1966an, Nyek 14 urte zituenean, bere amama gaixotu eta familia Zisjordaniara joan zen bizitzera.[7] Handik urtebetera,[8] 1967ko Sei Eguneko Gerra hasi baino lehen,[4] San Antoniora, Texasera, joan ziren.[9]

Nye Robert E. Lee Institutuan graduatu zen, non aldizkariko editorea izan zen. 1974an, Ingeles eta munduko erlijioetan lizentziatu zen Trinity Unibertsitatean,[10] eta geroztik San Antonion bizi izan da.[4]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazketaren irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graduatu ondoren, Nyek,Texasko Arte Batzordearekin batera, eskoletako idazketa saioetan parte hartu izan du. Idazketa ikastaro eta tailerrak ematen jarraitu du, batez ere haurrei. Gaur egun, sormen-idazketa irakasten du Texasko Estatuko Unibertsitatean.[11]

Erredakzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nyek "poeta ibiltari" gisa hartzen du bere burua, eta bere poesia haurtzaroko oroitzapenek eta bidaiek inspiratzen dutela dio. Bere hitzetan: "San Antonion etxean bezala sentitzen naiz, denborarik luzeena bertan bizi izanagatik. Baina edonon senti zaitezke etxean bezala, maletak askatu eta leku atsegin bat aurkitzean". San Antonio poema askoren inspirazioa da.[12] Hala sustraiak zein lekuaren zentzua gai garrantzitsuak dira bere lan askotan. Haren poemak zintzo eta eskuragarriak izan daitezke, maiz irudi arruntak modu harrigarrian erabiliz. Atzerriko esperientzietan sartu eta barnetik kontatzeko duen gaitasunak Elizabeth Bishop gogorarazten du, eta haren "ahots" sinplea eta zuzena William Stafford aholkulariaren antzekoa da.

Different Ways to Pray bere lehen poema bildumak kulturen arteko antzekotasun eta ezberdintasunak jorratu zituen. Bere gainontzeko liburuak, 19 Varieties of Gazelle: Poems of the Middle East, Red Suitcase, eta Fuel; Never in a Hurry izeneko saiakera bilduma; Habibi izeneko gazte helduentzako eleberri bat (1970eko hamarkadan Jerusalemera joaten den nerabe arabiar baten istorio autobiografikoa) eta Lullaby Raft umeentzako liburua dira. Azken hau, bere bi musika albumetako baten izena ere bada. (Besteak Rutabaga-Roo du izena; biak edizio mugatuak ziren).

Nyeren lehen bi liburuak, Tattooed Feet (1977) eta Eye-to-Eye (1978), bertso libreetan idatziak daude. Nyeren lehen bildumak, Different Ways to Pray (1980), kulturen arteko ezberdintasunak ditu ardartz, Kaliforniatik Texasera edota Hego Amerikatik Mexikora. Hugging the Jukebox (1982), Voertman Poetry Saria irabazi zuen bilduma, pertsona ezberdinen arteko konexioetan zein herritarren perspektibetan oinarritzen da. Yellow Glove-k (1986), ordea, gai tragiko eta mingarriagoekin egindako poemak biltzen ditu. Poetry Fundazioaren arabera, Fuel (1998) izan daiteke Nyeren libururik txalotuena, hainbat gai, eszena eta leku batuz.[13]

G. G. V. Gloucester Konderriko Eskola Kontseiluari buruzko bere iritzia ematean, Andre Davis epaileak Nyeren Famous olerkiari egin zion erreferentzia.[14]

Haren So much happiness poema[15] Parabola aldizkariaren "happiness" atalean argitaratu zen.[16]

Edizio-antologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nyek olerki antologia asko editatu ditu, bai gazte, bai helduentzako. This Same Sky: A Collection of Poems from around the World da ezagunenetako bat, 68 herrialdetako 129 poetek itzulitako lana jasotzen duena. Bere analogiarik berriena Is This Forever, Or What?: Poems & Paintings from Texas da.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere burua "poeta ibiltaritzat" duen arren, Shihab Nyek San Antonio du etxetzat eta bertan bizi da bere familiarekin. Berak dioenez, Zisjordaniara amona bisitatzera joateak bizitza aldatu zion. 1978an, Michael Nyerekin ezkondu zen, hasieran abokatu gisa lan egin zuena eta, geroago, argazkigintzan eta goseari, haurdunaldi nerabeari eta buruko gaixotasunari buruzko gaiak idatzi zituena. Seme bat dute.[4]

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Different Ways to Pray: Poems. Breitenbush Publications. 1980. ISBN 978-0-932576-04-0.
  • On the Edge of the Sky. Iguana Press. 1981.
  • Hugging the Jukebox. Dutton. 1982.  ISBN 978-0-525-47703-7.
  • Yellow Glove. Breitenbush Books. 1986. ISBN 978-0-932576-41-5.
  • Invisible: Poems. The Trilobite Press. 1987.
  • Mint. State Street Press Chapbooks. 1991.
  • Red Suitcase: Poems. BOA Editions. 1994. ISBN 978-1-880238-14-1.
  • Words Under the Words. The Eighth Mountain Press. 1994. ISBN 978-0933377295
  • Fuel: poems. BOA Editions, Ltd. 1998. ISBN 978-1-880238-63-9.
  • Mint Snowball. Anhinga Press. 2001. ISBN 9780938078685.
  • 19 varieties of gazelle: poems of the Middle East.  HarperCollins. 2002. ISBN 978-0-06-009766-0.
  • Baby Radar. lllustrated by Nancy Carpenter. Greenwillow Books, 2003.
  •  You & yours: poems. BOA Editions, Ltd. 2005. ISBN 978-1-929918-69-0.
  • A Maze Me: Poems for Girls. Greenwillow Books. 2005. ISBN 978-0060581893
  • Tender Spot: Selected Poems. Bloodaxe Books. 2008. ISBN 978-1-85224-791-1
  • Transfer. BOA Editions, Ltd. 2011. ISBN 978-1934414644.
  • Sometimes I Pretend: A Poem [artist's book]. Santa Cruz, California: Peter and Donna Thomas. 2014.
  • The Tiny Journalist: Poems. BOA Editions, Ltd. 2019. ISBN 9781942683728
  • "Kindness"

Haurrentzako poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia antologietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Best American Poetry. Scribner Poetry. 2003. ISBN 0743203887
  • When She Named Fire: An Anthology of Contemporary Poetry by American Women. Autumn House Press. 2009. ISBN 9781932870268.
  • Ghost Fishing: An Eco-Justice Poetry Anthology. University of Georgia Press. 2018. ISBN 978-0820353159
  • Thanku: Poems of Gratitude. Millbrook Press. 2019. ISBN 978-1541523630.

Haurrentzako beste liburu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sitti’s Secrets. Nancy Carpenterrek ilustratua. Four Wind Press, 1994.[17]

Saiakuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Never in a Hurry: Essays on People and Places. University of South Carolina Press. 1996. ISBN 9781570030826

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorio laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • There is no Long Distance Now. HarperCollins. 2011. ISBN 978-0-06-201965-3.
  • Hamadi.
  • Tomorrow, Summer.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rutabaga-Roo – I've Got a Song and It's for You (Flying Cat, 1979)

Editore lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Naomi Shihab Nye, ed. (1995). The Tree Is Older Than You Are: A Bilingual Gathering of Poems & Stories from Mexico with Paintings by Mexican Artists. Simon & Schuster Children's Publishing. ISBN 9780689802973
  • Naomi Shihab Nye, Paul B. Janeczko, eds. (1996). I Feel a Little Jumpy Around You: Paired Poems by Men & Women. Simon & Schuster. ISBN 9780689813412
  • Naomi Shihab Nye, ed. (1996). This Same Sky: A Collection of Poems from Around the World. Aladdin Paperbacks. ISBN 978-0-689-80630-8.
  • Naomi Shihab Nye, ed. (1998). The Space Between Our Footsteps. Simon & Schuster Children's Publishing. ISBN 978-0689812330
  • Naomi Shihab Nye; Ashley Bryan, eds. (2000). Salting the Ocean: 100 Poems by Young Poets. HarperCollins. ISBN 978-0-688-16193-4.
  • Naomi Shihab Nye, ed. (2010). Time You Let Me In: 25 Poets Under 25. Greenwillow Books. ISBN 9780061896378

Ikerketa kritikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abouddahab, Rédouane. "The Life of ‘Words under the Words.’ The Father Figure, Mourning, and the Music of Desire in Naomi Shihab Nye’s ‘Brushing Lives.’" Revue Française d’Études Américaines 170 (2022): 83-96.
  • Abouddahab, Rédouane. "The Father as a Figure of Exile: Desire and Sublimation in Naomi Shihab Nye’s ‘My Father and the Figtree’." In S. Brownlie and R. Abouddahab, eds., Figures of the Migrant: The Roles of Literature and the Arts in Representing Migration, New York and London, Routledge, 2022, 127-146.
  • Gómez-Vega, Ibis. "The Art of Telling Stornoyies in the Poetry of Naomi Shihab Nye." MELUS 26.4 (Winter 2001): 245-252.
  • Gómez-Vega, Ibis. "Extreme Realities: Naomi Shihab Nye's Essays and Poems." Alif: Journal of Comparative Poetics 30 (2010): 109-133.
  • Mercer, Lorraine, and Linda Strom. "Counter Narratives: Cooking Up Stories of Love and Loss in Naomi Shihab Nye's Poetry and Diana Abu-Jaber's Crescent." MELUS 32.4 (Winter 2007):
  • Orfalea, Gregory. "Doomed by Our Blood to Care: The Poetry of Naomi Shihab Nye." Paintbrush 18.35 (Spring 1991): 56-66.

Hitzaurreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Clack, Cary, (2009). Clowns and Rats Scare Me. Trinity University Press. ISBN 9781595340375
  • Stafford, William, (2014). The Osage Orange Tree. Trinity University Press. ISBN 9781595341846
  • Ornelas, Christopher, (2017). Name Them—They Fly Better: Pat Hammond’s Theory of Aerodynamics. Trinity University Press. ISBN 9781595348197

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nyek sari ugari irabazi ditu, horien artean lau Pushcart sari, Jane Addamsen children's Book Award, Paterson Poetry Saria, Ameriketako Liburutegi Elkartearen liburu garrantzitsu eta hoberenen hainbat aipamen eta 2.000 Witter Bynner-eko beka bat.[18] 1997an, Trinityko Unibertsitateak, ikasle goraipagarri bezala ohoratu zuen.

1997an, Nye Guggenheimeko poesia-lagun bihurtu zen. 2000. urtean, Witter Bynner Fellow bihurtu zen Nye, Kongresuko Liburutegiak saritua. 2002an Lannan Literary Fellow bihurtu zen.[19] 2009ko ekainean, Nye izendatu zuten PeaceByPeace.com lehen bake heroietako bat.[20] 2013an, Nyek Robert Creeley saria irabazi zuen.[21]

2012ko urrian, Oklahomako Unibertsitateak eta World Literature Today aldizkariak babestutako NSK Neustadt Saria jaso zuen Haurren literaturagatik.[2] Bere izendapen hitzaldian, Ibtisam Barakateko epaimahaiak honako hau idatzi zuen: "Naomiren gizatasun eta ahots pizgarriak mundua alda dezake, edo norbaiten bizitza," "Naomiren poesiak maisuki nahasten ditu musika, irudiak, koloreak eta hizkuntzak".[22]

2019an, Poesia Fundazioak Nye haien Young People 's Poet Laureate izendatu zuen 2019-21 agintaldirako. Fundazioaren iragarkiaren arabera, Nyeren idazketa-estiloa "modu erraz, bero eta sofistikatuan idatzita egonik, adin guztietarako da egokia, baita irakurle gazteenentzat ere".[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) wltadmin. (2013-07-31). «2013 - Naomi Shihab Nye» Neustadt Prizes (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  2. a b (Ingelesez) wltadmin. (2013-06-04). «Naomi Shihab Nye Wins 2013 NSK Prize» Neustadt Prizes (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  3. a b (Ingelesez) Foundation, Poetry. (2023-12-01). «Poetry Foundation Announces 2019 Pegasus Awards Winners, Marilyn Nelson Awarded Ruth Lilly Poetry Prize» Poetry Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  4. a b c d (Ingelesez) Bennett, By Steve. (2015-05-20). «Shihab Nye champions diverse voices» San Antonio Express-News (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  5. "- The Washington Post". Washington Post..
  6. Shihab, Miriam Allwardt; Nye, Naomi Shihab. (2021). Before I was twenty-three: paintings. publisher not identified PMC 1294303730. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  7. (Ingelesez) «Poet Naomi Shihab Nye Grew Up in Ferguson and the West Bank» Observer 2014-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  8. (Ingelesez) Neklason, Annika. (2017-06-30). «Poem of the Week: ‘Darling’ by Naomi Shihab Nye» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  9. (Ingelesez) Cucinella, Catherine. (2002-11-30). Contemporary American Women Poets: An A-to-Z Guide. Greenwood ISBN 978-0-313-31783-5. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  10. (Ingelesez) Poets, Academy of American. «Naomi Shihab Nye» Poets.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  11. (Ingelesez) «Permanent Faculty» www.english.txst.edu 2022-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  12. Long, Kate; Nye, Naomi Shihab. (2009). «Roots: On Language and Heritage: A Conversation with Naomi Shihab Nye» World Literature Today 83 (6): 31–34. ISSN 1945-8134. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  13. (Ingelesez) Foundation, Poetry. (2023-12-01). «Naomi Shihab Nye» Poetry Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  14. (Ingelesez) Cole, David. «Poetry in the Courtroom | David Cole» The New York Review of Books (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  15. (Ingelesez) Poets, Academy of American. «So Much Happiness by Naomi Shihab Nye - Poems | Academy of American Poets» Poets.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  16. "VOL. 42:2 Happiness". Parabola Online Store..
  17. (Ingelesez) SITTI'S SECRETS | Kirkus Reviews. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  18. «Poetry in America Celebration» web.archive.org 2000-06-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  19. Barakat, Ibtisam. (2014). «A Tribute to Naomi Shihab Nye» World Literature Today 88 (1): 46–49. ISSN 1945-8134. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  20. "One of the Top Christian Colleges in Indiana | Goshen College". Peacebypeace.com..
  21. «Robert Creeley Foundation » Robert Creeley Award» web.archive.org 2014-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  22. (Ingelesez) «Neustadt Family» World Literature Today (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]