Natalia (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia (abeslaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNatalia Rodríguez
JaiotzaSanlúcar de Barrameda1982ko abenduaren 11 (41 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta telebista aurkezlea
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaVale Music

nataliafanclub.net
IMDB: nm1128745 Musicbrainz: a900f340-3ebf-4b4f-89b9-b59a6e9d5337 Discogs: 665511 Edit the value on Wikidata

Natalia Rodríguez Gallego, ezagunagoa Natalia OT edo Natalia izen hutsez (Sanlúcar de Barrameda, Cádiz, 1982ko abenduaren 11) cádiztar abeslaria da, konpositorea eta telebistako aurkezlea.

Espainiako Operación Triunfo talent show-aren lehen edizioan egin zen ezaguna.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natalia Rodríguez Gallego Sanlúcar de Barramedan jaio zen, Cadizen (Espainia). Txikitatik izan zuen musikarekiko interesa. Nerabezaroan, kantu-eskolak ematen zituen bitartean egin zituen ikasketak.

2001ean, TVEko Operación Triunfo telerrealitate saioan lehen edizioan parte hartzeko hautatu zuten. Saioan, gazte-talde batek ibilbide diskografikoa lor zezakeen eta Espainia Eurovisión jaialdian ordezkatu. OT1 laburduraz ezaguna den lehiaketa saioa, 1992an hasi zenetik, Espainian telebistaren historian ikusle gehien izan duen saioetako bat izan da.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Operaciín Triunfo lehiaketan egon ostean, hainbat album eta diska txiki kaleratu ditu. Hona hemen bere ibilbidearen arrakastetako batzuk: “Vas a volverme loca”, “La noche llegó”, “Besa mi piel”, “Sombras”, “Que no puede ser”, “Loco por mi”, “Libérate”, “Nunca digas no”, “Dame” edo “Un poco de mi”. 2023an "Cien X cien" gaia aurkeztu zuen.

Besteak beste, telebistako aurkezle izan zen Antena 3eko Megatrix saioan; telebista autonomikoetako Grand Prix del verano, Bertín Osbornerekin; Menuda noche Canal Sur katean, Juan y Mediorekin edo Fenomeno Fan Canal Sur eta Disney Channelen.

TVEko astean behingo Gente de primera saioko amabitxi zela, lehiaketaren irabazlea izan zen, Qué tiempo tan feliz (Telecinco) saioan abesti-epaimahaikidea izan zen eta Antena 3en Splash! Famosos al agua saioko lehiakidea. Irratian, Happy FMren (El mundo egunkariko irratia) eta Canal Fiesta Radioaren (RTVA irrati musikala) kolaboratzailea izan zen. Bertan, asteroko sail bat izan zuen goizeko saio batean. Noizean behin aktore izan da eta bikoizketak ere egin ditu.

Espainiako Musika Ekoizleek (Promusicae) egiaztatu dutenez, platinozko diskoa eta urrezko diskoa ditu, hau da, 150.000 albumen salmenta zertifikatuta.[3]

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002. urtean No soy un ángel (Valemusic) estudioko lehen diskoa aurkeztu zuen. Brian Rawling eta Graham Stack-ek ekoitzia (Enrique Iglesias, Britney Spears edo Tina Turnerren ekoizleak), Londresen grabatu zen. Debut horretako bakunak hauexek izan ziren: "Vas a volverme loca", "La noche llegó" eta "No soy un ángel". Lan horrekin 100.000 kopia baino gehiago saldu zituen eta platinozko diskoaren ziurtagiria lortu zuen.[4][5]

Urte horretan bertan, Rolling Stone aldizkariaren Espainiako edizioaren azala izan zen, eta hantxe agertu zen lehiaketan parte hartutako kantari bakarra. 2002ko udaberrian eta udan, bi biratan ibili zen Espainian zehar: programako lagunekin batera, eta, gero, bakarrik, Naím Thomasekin batera.

2003an bigarren diskoa argitaratu zuen, Besa mi piel (Valemusic). Stockholmen grabatuta (Suedia), nazioarteko produkzio-talde batek hartu zuen parte berriz ere: Harry Sommerdahl, Johan Gunnarsson edo Lars Erlandsson (Christina Aguilera eta Backstreet Boys-en ekoizleak). Album horretan Nataliak konposizioan debuta egin zuen. Bertan, kantariak kanturen bat gaztelaniara egokitu zuen. "Besa mi piel" eta "Sólo tu amor" pop abestiak izan ziren bakunak. "Besa mi piel" Nataliak konposatu zuen eta Los 40 Principales zerrendako lehen postuetara iritsi zen. Besa mi piel albumak urrezko diskoaren ziurtagiria lortu zuen Afyve-ren eskutik, salmentaren zortzigarren astean 50.000 kopia baino gehiago saltzeagatik.[6]

Urte horretako udan, bere disko berriarekin kontzertu-bira bat egin zuen Espainian zehar eta Generación OT birako kontzertu batzuetan parte hartu zuen (lehen bi edizioetako lehiakideek parte hartu zuten).

Urte horretan bertan, Los 40 Principales saioko esatariak, Tony Aguilarrek, Tony Aguilar y amigos (Tool Music) diskan parte hartu zuen Nataliak Latido urbano diska txikian. El Canto del Loco, Carlos Baute, Tiziano Ferro, David Civera, Chenoa eta Miguel Ángel Muñozek ere parte hartu zuten.[7]

2004an, Natalia (Valemusic, Tool Music, Antena 3en parte-hartzearekin) kantariaren hirugarren diskoa kaleratu zen.[8][9][10] Hiru kanten bidez promozionatu zuten: "Sombras" (pop eta R&B fusio-kanta bat, Lucie Silvasek konposatua), "Que no puede ser" eta "Gasolina". Carlos Quintero eta Mar de Pablos (Carlos Baute edo Chenoaren ekoizleak, besteak beste) izan ziren diskoa ekoitzi zutenak. 2005ean abesti bat kaleratu zuen bere bideokliparekin Ingalaterrako merkatuan: "I love this game", Lexter abeslariarekin duo bat eginda.

Albumak ateratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko udaberrian, Nataliak bere laugarren albuma argitaratu zuen: Nada es lo que pienso (Valemusic eta Antena 3 produktuaren lizentzia), "Loco por mi" lanarekin.[11][12] Abeslariak milioika bisita izan zituen Interneten kanta horri esker.[13] Bruno Nicolas eta Kiko Rodríguezek (Snoop Dogg edo Juan Magán, besteak beste) ekoitzitako disko horretan, Nataliak bere "lolita" irudia utzi nahi izan zuen. Diskoko bigarren bakuna "No fui yo" izan zen, Elena Paparizou 2005eko Eurovisión jaialdiko irabazlearen "Let's get wild" abestiaren bertsioa.

2007ko amaieran Radikal (Universal music eta Valemusic) aurkeztu zuen.[14][15] Diskoko zazpi abesti konposatu zituen Nataliak. Album horretatik atera zen lehen bakuna "Rebelde en libertad" izan zen, pop -rock estiloko kanta ausarta.[16][17] Diskoko bigarren bakuna "Ni un minuto más" izan zen, Nataliak konposatutako balada, bideoklipik izan ez zuena. Disko horren bira, kantariak egin duen luzeenetako bat izan zen.

2008an, albuma sustatzeko bidaia bat egin zuen Errumaniara. Hainbat emanaldi eskaini zituen, eta Valemusic-en hamargarren urteurreneko diskoan parte hartu zuen. Horretarako, "Yo quiero bailar" lanaren bertsio bat interpretatu zuen.

Bakunak kaleratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, bere bakunak Internet bidez merkaturatzen hasi zen. Libérate izan zen etapa horretako lehen kanta. Berak konposatua, hainbat irrati-formulatan lehen postuetara iritsi zen eta Espainiak 2010eko Munduko Futbol Txapelketan garaipena ospatzeko festa ofizialean interpretatu zuen. 2011n "Go" gaia aurkeztu zuen eta Espainian zehar udako bira bati ekin zion. Ondoren, "Rhythm is a dancer" bertsioa aurkeztu zuen.

2012an, "Indomita" sortu zuen, pop bakuna, eta haren bideoklipean Noelia López modelo espainiarra agertu zen (Supermodelo telebista-lehiaketaren irabazlea). Urte horretan beste bira bat egin zuen udazkenera arte. Madrid Women's Week 2012ren esparruan egindako ibilbideari Artista saria ere jaso zuen. 2012. urtearen amaieran, Dubaiko Action Care galan abestu zuen.

2013. urtean "" aurkeztu zuen, gainditzeaz hitz egiten zuen balada. Kantak hamabi urteren ondoren kantaria baladaren generora itzultzea ekarri zuen. Bertan, Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteari (AECC) lagundu zion. Kanta Promusicaek egindako Espainiako salmenta-zerrendan sartu zen eta lehen postuetara iritsi zen iTunes eta beste plataforma batzuetan.[18]

Handik denbora batera oihartzuna izan zuen "Nunca digas no" lanarekin, eta Xriz eta CHK kanariarrek parte hartu zuten.[19] Pop elektrolatinoko kanta hori Itunes Dance taldearen zerrendako lehena izan zen eta Promusicaek argitaratu zuen Espainiako salmenta-zerrendan sartu zen.[20][21]

2014. urtean "Dame" merkaturatu zuen Sergio Contrerasekin batera. Gaia plataforma digitalen bidez atera zen salgai, hala nola Spotify edo iTunes, eta aurreko bakuna gainditu zuen salduenen zerrendan sartzeko posizioan.[22] Kantak lehen postua lortu zuen Canal Fiesta Radion.[23]

2015ean, "Ya lo sé" eta "Sólo tú" grabatu zituen, udaberrian salgai jarri ziren bi gai. Urte horretan bertan bira bat egin zuen nazio osoan zehar.

2016. urtean "No fuí una más" aurkeztu zuen. Bakun horren izenburua bozketa bidez aukeratu zen, Twitter kontuan. Kaleratu zen lehen egunean lehen postuan izan zen iTunes Dance-n, eta Espainiako iTunes orokorreko lehen tokietara iritsi zen. Bira amaitzean, Operación Triunfoko lankideekin topo egin zuen berriro hiru dokumentaletan, eta haiekin batera, Bartzelonako Palau Sant Jordiko kontzertuan aritu zen.

2017an, "Un poco de mí" argitaratu zuen, CD + DVD bilduma-diskoaren eta disko digitalaren lehen bakuna, argitaratu gabeko eta izen bereko abestiekin. Universal Music-ek banatu zuen, eta bere bakuna DKBrekin batera egindako duoa izan zen. Pop eta tropical house abestiak konbinatu zituen, eta Dabrukek ekoitzi zuen (Juan Magán, Snoop Dogg edo Gusttavo Limaren ekoizlea). Album horrek 2003tik Nataliaren posturik onena lortu zuen Espainian gehien saldu ziren albumen zerrenda ofizialean.

2018an "Con ganas" aurkeztu zuen, eta zuzenean sartu zen Espainiako iTunesen 1. zenbaki nagusira. Hainbat astez egon zen deskarga digitaleko lehen lekuetan.[24]

2019an, Nataliak "De nada" atera zuen, Lyaren parte-hartze bereziarekin. Promozioaren ondoren, aurkezpen-bira bat egin zuen.

2021ean "Lento" estreinatu zuen, Chenoa lagunaren laguntzarekin. 2022an, "Fama" bakuna aurkeztu zuen, Espainiako iTunesen 1. postua lortu zuena.[25]

2023an, Universal Music Spain-ek banatzen duen "Cien X Cien" single berria kaleratu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak
  • 2002: No soy un ángel
  • 2003: Besa mi piel
  • 2004: Natalia
  • 2006: Nada es lo que crees
  • 2007: Radikal
  • 2017: Un poco de mí

Bideografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Kanala Rola
20012002 Operación triunfo TVE Lehiakidea
2002 Triunfomanía TVE Laguntzailea
2002 Bustamante y amigos TVE Gonbidatua
2003 Generación OT TVE Aurkezlea
20032007 Club Megatrix Antena 3 Aurkezlea
20052006 Gente de primera TVE Lehiakidea
2006 Gala Aprenem Junts IB3 Aurkezlekidea
2007 Los más de la tele Antena 3 Gonbidatua
20082009 Grand Prix del verano FORTA Aurkezlekidea
2011 Cazando fantasmas TVE Parte hartzailea
20122013 El mánager La Siete Laguntzailea
2013 Splash: famosos al agua Antena 3 Lehiakidea
2013 Tu cara me suena Antena 3 Lehiakidea- atal solteetan
2014 ¡Qué tiempo tan feliz! Telecinco Epaimahaikidea
2015 Gala Vuelta al cole Canal Sur Aurkezlekidea
Se llama copla Junior Canal Sur Epaimahaikidea
Gala de fin de año Canal Sur Aurkezlekidea
20152016 Menuda noche Canal Sur Aurkezlekidea
20162017 Fenómeno Fan Canal Sur, Castilla-La Mancha TV eta Disney Channel Aurkezlea
2016 OT: El reencuentro TVE Participante
Gala Unicef Canal Sur Aurkezlekidea
2017 El gran reto musical TVE Gonbidatua
Yo soy del sur peques Canal Sur Epaimahaikidea
Operación triunfo: Gala Navidad TVE Abeslaria
20172018 Hora punta TVE Laguntzailea
2018 Volverte a ver Telecinco Gonbidatua
2019 La mejor canción jamás cantada TVE Abeslaria
Aquellos maravillosos años: OT1 Telemadrid Gonbidatua
2020 Un año de tu vida Canal Sur, Castilla-La Mancha TV Gonbidatua
2021 Qué Fuerte, Tía! Twitch Aurkezlea
Family Feud: La batalla de los famosos Antena 3 Lehiakidea
Lazos de sangre: Dúo dinámico TVE Gonbidatua
OT 20 años RTVE Play Laguntzailea
20212022 Veinte conmigo Castilla-La Mancha TV Laguntzailea
2022 Somos Música: David Bustamante Canal Sur Gonbidatua
2022 Mediafest Night Fever Telecinco Abeslari laguntzailea


Irratia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saioa Katea Oharrak
2013 Happy FM: Emisiones Happy FM Laguntzailea
20132015 Anda levanta Canal Fiesta Radio Laguntzailea

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2002 OT: La película Bere burua Pelikula, Dokumentala
2005 Calles de fuego Abeslaria Telebistako filma
2007 Nocturna Estrella Polar Ahotsa
El arca de Noé Kairel Ahotsa

Telebista serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Tíitulua Pertsonaia Oharrak
2002 ¡Ala... Dina! Natalia Rodríguez Atal 1
2012 Todo es posible en el bajo Natalia Atal 1
2014 Esposados Natalia Atal 1

Giras[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2002 - Gira Operación Triunfo
  • 2002 - Gira Natalia y Naím
  • 20022003 - Gira No soy un ángel
  • 2003 - Gira Generación OT
  • 20032004 - Gira Besa mi piel
  • 2004 - Gira Zona 40. Los 40 Principales
  • 20042005 - Gira Natalia
  • 2006 - Gira Nada es lo que crees
  • 20072008 - Gira Radikal
  • 2008 - Gira Rumania
  • 2009 - Gira Europea
  • 2010 - Gira Libérate
  • 20102013 - Gira Fiesta Supermartxe
  • 2011 - Gira Go!
  • 2012 - Gira Indómita
  • 2013 - Gira 40 POP. Los 40 Principales
  • 2013 - Gira Nunca Digas No
  • 2014 - Gira Dame
  • 2015 - Gira Solo tú
  • 2016 - Gira No fui una más
  • 20172018 Gira Un poco de mi
  • 2018 - Gira Con Ganas
  • 2019 - Gira De Nada
  • 2022 - Gira Fama
  • 2023 - Gira Cien x Cien

Iragarkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde publikoetarako eta marka komertzial askotarako telebistako iragarkietan parte hartu du.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003 -Urrezko TP saria, Nataliak aurkeztutako Megatrixerako haur eta gazte programarik onenari. Berak jasotako saria.
  • 2006 - Punto Radio saria. Pop artista onena bere Nada es lo que crees diskoarekin.
  • 2008 - Punto Radio saria. Urteko musika fenomenoa.
  • 2009 - Punto Radio saria. Artista polifazetiko onena.
  • 2012 - Artista saria. Madril Woman's Week.
  • 2013 - Munduko zortzigarren emakumerik sexyena (100etik). FHM España aldizkaria.
  • 2015 - ¡Qué trabaje Rita! saria (Rita artista)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Biografía de Natalia
  2. FormulaTV. (22 de octubre de 2011). "Operación triunfo, un éxito inimaginable. .
  3. Promusicae. www.promusicae.es.
  4. Los40. (19 de junio de 2003). Biografía de Natalia. .
  5. «Lista Afyve (02-08-2002 al 08-08-2002)» Los 40 4 de agosto de 2002.
  6. «Lista Afyve (20-07-2003 al 27-07-2003)» Los 40 1 de agosto de 2003.
  7. Los40. (5 de noviembre de 2003). Los 40 principales estrena "Latido urbano". .
  8. Los40. (9 de abril de 2004). Natalia versiona el tema 'Highway to hell' de AC/DC en su nuevo disco. .
  9. Los40. (16 de abril de 2004). Natalia evoluciona de niña a mujer con su tercer disco. .
  10. Los40. (17 de mayo de 2004). Natalia regresa con nuevo disco el 15 de junio. .
  11. Los40. (19 de mayo de 2006). Natalia proyecta su imagen más sexy en su cuarto álbum, 'Nada es lo que crees'. .
  12. Los40. (22 de mayo de 2006). Natalia desvela el listado de canciones de 'Nada es lo que crees'. .
  13. Los40. (14 de mayo de 2013). Natalia le pisa los talones a Shakira en los más vistos. .
  14. Los40. (23 de octubre de 2007). El nuevo disco de Natalia, 'Radical', a la venta en noviembre. .
  15. Vale music. (13 de noviembre de 2007). Natala publica 'Radikal', su quinto álbum, con un sonido pop/rock muy americano. .
  16. Los40. (1 de noviembre de 2007). 'Rebelde en libertad', primer sencillo de lo nuevo de Natalia. .
  17. Los40. (14 de mayo de 2013). Natalia se convierte en animadora en su nuevo videoclip. .
  18. Itunes
  19. Los40. (11 de abril de 2013). Natalia presenta "Nunca digas no". .
  20. Spanish Charts. (26 de septiembre de 2014). Lista de éxitos de España. .
  21. Itunes Charts. (26 de septiembre de 2014). Lista de Itunes en España. .
  22. Promusicae. (26 de septiembre de 2014). Lista de ventas de Promusicae. .
  23. Canal Fiesta Radio. (26 de septiembre de 2014). Natalia, número 1 de Canal Fiesta Radio. .
  24. Itunes Charts. (28 de mayo de 2018). Lista de Itunes en España. .
  25. Itunes Charts. (14 de mayo de 2022). Lista de Itunes en España. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]