Niek Kimmann
Niek Kimmann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lutten (en) , 1996ko maiatzaren 20a (28 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | BMXa |
Jasotako sariak | |
Niek Kimmann (Lutten, Herbehereak, 1996ko maiatzaren 20a)[1] BMX Racing txirrindulari herbeheretarra da. Kimmann egungo BMX Racing txapeldun olinpikoa da, hiru aldiz Munduko txapelduna, behin Europako txapelduna, hiru aldiz Holandako txapelduna eta bi aldiz Munduko Supercross Kopako garaile. Gainera, bi aldiz junior mailako Munduko Txapelduna izan da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kimmann, Lutten-en jaioa[2], zazpi urterekin hasi zen BMXn, ikaskide baten BMX prestakuntzan parte hartu ondoren[3]. 15 urterekin, Herbehereetako Selekzio Nazionalean sartu zen Papendal Entrenamendu Olinpikoko Zentroan.
2014ko UCI BMX Munduko Txapelketan, junior mailako Munduko Titulua irabazi zuen, bai lasterketetan, baita erlojupekoan ere[4]. 2014ko abuztuan, Wiebe Scholtenekin batera, brontzezko domina irabazi zuen mutilen talde-proban 2014ko Udako Gazte Olinpiar Jokoetan[5].
2015ean hasi zen eliteko lasterketetan. Papendalen, bere lehen Munduko Kopako lasterketa irabazi zuen, eta, UCI BMX Munduko Txapelketan, Zolder-en, Belgikan, Kimmann Munduko txapeldun izan zen 19 urterekin[6][7]. Egun bat lehenago, zilarrezko domina irabazi zuen erlojupekoan[8]. Kimmann Herbehereetako munduko bigarren txapelduna izan zen BMXn, 1999an Robert de Wildek irabazitakoaren ondoren[9]. Denboraldi horretako sari gisa, Kimmann urteko Herbehereetako Kirolari izendatutako hiru hautagaietako bat izan zen, azkenean, Sjinkie Knegt pista motzeko abiadura patinatzaileak irabazi zuena.
2016an, Kimmann 2. postuan geratu zen, Joris Daudeten atzetik, Medellín-go Munduko Txapelketan. Aurreko egunean, erlojupekoa irabazi zuen; beraz, diziplina horretako azken Munduko Txapelduna zela esan nahi zuen horrek. 2016ko Olinpiar Jokoetan, zazpigarren sailkatu zen[10]- Final-laurdenetan kanporatu zuten orkatilaren lotailua eta metatarso-hezur batean min hartuta. Bere lesioetatik, 2016ko abuztuaren eta 2017ko otsailaren artean sendatu behar izan zuen[11]. 2018ko urtarrilean biak entrenatzen ari ziren bitartean, bere lagun eta BMXko txirrindularikide Jelle van Gorkom-en istripu larriak eragin handia izan zuen berarengan[11].
2018an, Kimmannek Supercross Munduko Kopa irabazi zuen lau garaipenekin, eta 2018ko UCI BMX Munduko Txapelketa utzi behar izan zuen muskuluen arranpen ondorioz[11]. Urtebete geroago, 2019ko Europako BMX Txapelketa irabazi zuen[12], eta arrakastaz defendatu zuen Munduko Kopa historiako puntu gehien (1180 ptu) lortuz eta hamar lasterketetatik sei irabaziz.
2021 hasieran, Aigleko UCI World Cycling Center-era joateko, Kimmannek Herbehereetako Selekzio Nazionala utzi zuen Papendalen. Orain, Liam Phillips munduko txapeldun ohiak entrenatzen du. 2020ko Olinpiar Jokoak baino egun batzuk lehenago, BMXko pistaren inguruko entrenamendu-itzuli batean, Kimmannek pistako ofizial baten aurka jo zuen, eta horrek haustura txiki bat eragin zion belaunean[13]. Uztailaren 30ean, 8. erreitik hasita, Gizonezkoen BMX urrezko domina irabazi zuen, Kye Whyte eta Carlos Ramirezen aurretik. Olinpiar Jokoen ostean, BMX lasterketetan jarraituko duela baieztatu du, baina ez du baztertzen, etorkizunean, Herbehereetako Pista txirrindularitza taldean sartzeko aukera.
Pertsonalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere anaia txikia ere, Justin Kimmann, BMX txirrindularia da[14], eta 8. postuan sailkatu zen Junior World Championships 2016.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kimmann familiak BMX pista estali bat dauka bere baserriko biltegi batean, eta Youtubeko bideoak grabatzeko eta entrenatzeko erabiltzen dute[15].
- Covid19ko berrogeialdian, Kimmannek 'Garden World Orduko errekorra' ezarri zuen bere patioan 20,1 km-ko distantzia batekin, GCNren 16,3 km-koa gaindituz[16]
- 2020ko Olinpiar Jokoen aurretik, Kimmannek eta bere babesle Samsung etxeak FastFrame-a garatu zuten Meybo BMX-bizikleta arrunt baten sentsoreak integratuta. Sentsore horiek denbora errealeko informazioa ematen diete bere entrenatzaileei[17][18].
- Bere urrezko olinpiar dominaren ondoren, Kimmannek errege-intsignia jaso zuen, zeinak Orange-Nassauko Zaldun Ordena bihurtu zuen[19].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2020 | Tokio Japonia | Lasterketa | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2015 | Zolder Belgika | Lasterketa | |
2015 | Zolder Belgika | Erlojupekoa | |
2016 | Medellín Kolonbia | Erlojupekoa | |
2016 | Medellín Kolonbia | Lasterketa | |
2019 | Heusden-Zolder Belgika | Lasterketa | |
2021 | Papendal Herbehereak | Lasterketa | |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2019 | Valmiera Letonia | Lasterketa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BMX Cycling - Niek KIMMANN. The Sports.org.
- ↑ Niek Kimmann - Olympisch BMX rijder. Sportsspeakers.nl.
- ↑ Job van Gasselt. (22 July 2019). Na de bijna-dood van zijn BMX-vriend ging hij weer presteren. NRC Handelsblad.
- ↑ «Nederlander Niek Kimmann (19) wereldkampioen BMX» NRC Handelsblad 25 July 2015.
- ↑ Sander Slager. (22 August 2014). Brons voor Kimman en Scholten bij Jeugd Olympische Spelen. Wielerrevue.
- ↑ «Nederlander Niek Kimmann (19) wereldkampioen BMX» NRC Handelsblad 25 July 2015."Nederlander Niek Kimmann (19) wereldkampioen BMX". NRC Handelsblad (in Dutch). 25 July 2015. Retrieved 25 July 2015.
- ↑ Nederlander Kimmann verrast met goud op WK BMX. Nederlandse Omroep Stichting 25 July 2015.
- ↑ Zilver BMX'er Niek Kimmann uit Lutten op de tijdrit bij WK. RTV Oost 24 July 2015.
- ↑ Kimmann verovert als tweede Nederlander wereldtitel BMX. NU.nl 25 July 2015.
- ↑ Walter van Zoeren. (7 July 2019). BMX-broertjes Kimmann delen dezelfde passie én stacaravan. de Stentor.
- ↑ a b c Job van Gasselt. (22 July 2019). Na de bijna-dood van zijn BMX-vriend ging hij weer presteren. NRC Handelsblad.Job van Gasselt (22 July 2019). "Na de bijna-dood van zijn BMX-vriend ging hij weer presteren". NRC Handelsblad. Archived from the original on 3 May 2020.
- ↑ BMX-broers Kimmann 'maken het beste van de situatie' in eigen hal. Nederlandse Omroep Stichting 20 March 2020.
- ↑ VIDEO: Olympic BMX Cyclist Fractures Knee In Crash, Goes On To Win Gold. ] Erica Banas 30 July 2021.
- ↑ Walter van Zoeren. (7 July 2019). BMX-broertjes Kimmann delen dezelfde passie én stacaravan. de Stentor.Walter van Zoeren (7 July 2019). "BMX-broertjes Kimmann delen dezelfde passie én stacaravan" (in Dutch). de Stentor. Retrieved 3 May 2020.
- ↑ BMX-broers Kimmann trainen door in eigen hal: "We maken het beste van de situatie". ].
- ↑ KUNNEN WE DE BESTE OOIT WORDEN!? [MET NIEK KIMMANN. ] Tour de Tietema 3 June 2020.
- ↑ Grootste BMX-innovatie ooit helpt Niek Kimmann naar Olympisch goud. ].
- ↑ Making Of Samsung FastFrame. ].
- ↑ Olympische gouden medaillewinnaars geridderd tijdens huldiging in Den Haag. ].
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- CS1 Dutch-language sources (nl)
- 1996ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak txirrindularitzan
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak
- Herbehereetako txirrindulariak
- Pistako txirrindulariak