Noël Foré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noël Foré

Bizitza
JaiotzaMaldegem1932ko abenduaren 23a
Herrialdea Belgika
HeriotzaGante1994ko otsailaren 16a (61 urte)
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Groene Leeuw 1957-1961
Flandria 1962-1965
Smith's 1966-1966
Flandria 1968-1968
 

Noël Foré (Maldegem, 1932ko abenduaren 23a - Gante, 1994ko otsailaren 16a), txirrindulari flandriarra izan zen, profesionala 1956tik 1968ra

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol lorpenik aipagarrienak, lasterketa klasikoetan lortu zituen. Txirrindularitzako 5 monumentuetatik, bitan gailendu zen: 1959ko Paris-Roubaixen, Gilbert Desmet eta Marcel Janssens belgikarren aurretik eta 1963ko Flandriako Tourrean, Frans Melckenbeeck eta Tom Simpsoni aurrea hartuz.

Horretaz gain, 1957ko Flandrian Zehar, 1958ko Gante-Wevelgem, 1963ko Kuurne-Brusela-Kuurne eta urte bereko E3 Harelbeke irabazi zituen. Munduko errepideko txapelketan 1959ko ekitaldiko brontzezko domina lortu zuen , André Darrigade frantziarra eta Michele Gismondi italiarraren atzetik.

1959ko Super Prestige Pernod sailkapenean, hirugarren amaiatu zen Rik Van Looy handiarekin berdinduta.[1]

Bere omenez, Eekloko Oostveldstraat herrian oroitarri bat dago.[2]

Losa de pavimento (´pavé´) dedicada a Noël Foré, en la avenida Charles Crupelandt de Roubaix por su victoria en la edición de 1959.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956

1957

1958

1959

1960

1961

1962

1963

1964

1965

1966

1967

1968

Emaitzak lasterketa nagusietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulia 1956 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968
Italiako Giroa
Frantziako Tourra UT UT
Espainiako Vuelta UT

Klasikoak eta Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 1956 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968
Omloop Het Nieuwsblad 14. 5. 17. 59. 9. 44. 34.
Kuurne-Brusela-Kuurne 1. 15.
Milan-San Remo 30. 15. 31.
Flandrian Zehar 1. 4.
E3 Harelbeke 8. 14. 1. 18.
Gante-Wevelgem 18. 1. 28. 35. 9. 11. 6. 80.
Flandriako Tourra 31. 13. 4. 1. 28. 30. 13. 2.
Scheldeprijs 14.
Paris-Roubaix 37. 51. 1. 15. 19. 12. 14. 9. 44.
Flèche Brabançonne 47. 14.
Flèche Wallonne 11. 10. 38. 14. 13. 37.
Lieja-Bastogne-Lieja 6.
Züricheko txapelketa 12.
Paris-Tours 6. 8.
Munduko errepideko txapelketa 3. UT
Belgikako errepideko txapelketa 16. 18. 45. 12. 17.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]