Norbert Wiener
Norbert Wiener | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Columbia (Missouri), 1894ko azaroaren 26a | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Heriotza | Stockholm, 1964ko martxoaren 18a (69 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Leo Wiener | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa |
Harvard Unibertsitatea Tufts Unibertsitatea Cornell Unibertsitatea Massachusetts Institute of Technology | ||
Hezkuntza-maila | Ph.D.a | ||
Tesi zuzendaria | Josiah Royce | ||
Doktorego ikaslea(k) |
Amar Bose ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Ikaslea(k) |
Amar Bose ![]() Shikao Ikehara ![]() Norman Levinson ![]() Colin Cherry ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, autobiografialaria, unibertsitateko irakaslea, psikologoa eta informatikaria | ||
Enplegatzailea(k) |
Harvard Unibertsitatea Massachusetts Institute of Technology | ||
Jasotako sariak | |||
Nominazioak |
ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | agnostizismoa |
Norbert Wiener (Columbia, Montana, 1894ko azaroaren 26a - Stockholm, Suedia, 1964ko martxoaren 18a) Estatu Batuetako matematikaria izan zen. A. Rosembluethekin batera zibernetika sortu eta definitu zuen, eta informazio-kontzeptuari oinarri matematikoa eman zion. 14 urte besterik ez zuela graduatu zen Matematikan, eta gerora Biologia ikasten hasi zen Harvarden; konturatu zen baina, laborategian ez zela oso trebea, eta utzi egin zuen karrera. Filosofia ikasten hasi zen, eta 18 urterekin lortu zuen doktoretza, matematika-logikaren gainean egindako tesiarekin. Gerora, informazio selektiboaz eta entropia negatiboaz aritu zen, eta bere lan ezagunena, informazioari buruzko teoria matematikoa, sortu zuen. 1948. urtean Cybernetics: or, Control and Communication in the Animal and the Machine (Zibernetika, edo animaliaren eta makinaren arteko komunikazioa eta kontrola) izeneko obra argitaratu zuen; bertan, kontrol automatikoa duten sistemen printzipioak eta aplikazioak azaldu zituen. Obra horrek eragin handia izan zuen hainbat alorretako zientzialarien artean. Wienerrek gizarte-zientzietan, eta bereziki psikologian, matematika aplikatzeko oinarriak ezarri zituen. Aipagarriak ditu orobat The Human Use of Human Beings (1954) eta Nonlinear Problems in Random Theory (1958).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.