Oh Eun-sun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oh Eun-sun
KOCIS Mountaineer Oh Eun-sun meets President Lee (4617624851).jpg
Bizitza
Jaiotza 1966ko martxoaren 5a (53 urte), 1966ko martxoaren 1a (53 urte)
Herrialdea  Hego Korea
Hezkuntza
Heziketa University of Suwon Itzuli
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea eta mendigoizalea
oes.chosun.com/
Hau korear izena da, abizena Oh du.

Oh Eun-sunkoreeraz: 오은선, hanjaz: 吳銀善— (Namwon, Hego Korea, 1966ko martxoaren 5a) alpinista da, munduko emakume alpinisten artean nabarmenenetakoa.

2004an Zazpi Tontorrak (zazpi kontinenteetako mendirik altuenak) igotzea lortu duen lehendabiziko emakume hegokorearra izatea lortu zuen. 2010eko apirilean, hamalau zortzimilakoak igo zituela aldarrikatu zuen; hala ere, aldarrikapena dudakotzat jo zuen Elizabeth Hawley kazetariak.[1] Hamalau mendiak igo dituen 21. pertsonatzat (eta lehenengo emakumezkotzat) hartu zen Oh mundu osoan, nahiz eta azkenean Kanchenjunga igo ez zuela esan zuten.[2]

Lehendabiziko zortzimilakoa 1997an igo zuen,[3] eta 2007 arte beste bi baino ez zituen igo. Handik aurrera, arineketa batean igo zituen besteak.[4]

Alpinismoari ekin baino lehen Ingeniaritza ikasi zuen Suwongo Unibertsitatean.[3]

Tontorrak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzimilakoak
Zazpi Tontorrak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mulvey, Stephen (2010-04-23) «Korean woman climber's Himalayan record challenged» BBC News.
  2. Agirre, Ekaitz (2010-04-28) «Oh Eun-Sunen hamalaukoa» Berria.
  3. a b Park, Si-soo (2010-04-27) «Oh Completes Record 14-Peak Climb» Korea Times.
  4. Agirre, Ekaitz (2010-04-28) «'Esprinter' polemikoa» Berria.
  5. MountEverest.com: Fitxa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]