Onintza Etxebeste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onintza Etxebeste

Bizitza
JaiotzaOiartzun1993ko uztailaren 13a (30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Jarduerak
Jarduerakartista eta ikertzailea

es.onintzaetxebesteliras.com
Instagram: onintzaetxebeste Edit the value on Wikidata

Onintza Etxebeste Liras (Oiartzun, 1993ko uztailaren 13a) artista eta ikertzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederretan graduatua, Ikerketa eta Sormena Artean masterra burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, non Baserri hedatua. Jardute sinbolikotik artekaritzen eremura doktore tesia[1] ere gauzatu duen “Ikerketa Arte Garaikidean” programan, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza aurreko bekarekin.[2] Tesi horren baitan, baserriaren kultur-nortasunaren inguruan egin du gogoeta, soziologia, antropologia eta artearen arloak oinarri hartuz.[3] Gaur egun, ikertzaile, artista eta irakasle lanetan dabil. Mondragon Unibertsitatean dabil lanean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Ikerketa eta ekoizpen artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onintza Etxebesteren proposamen teoriko eta praktikoek euskal identitate kulturala dute ardatz, eta identitate horri lotutako esanahiaen ekoizpen eta transmisioan oinarritzen dira.[4] Disziplina anitzak erabiltzen ditu gogoeta kritikoa sustatu eta honen transmisioa bultzatzeko, bide desberdinak bilatu eta baliatuz testuinguruaren arabera. Hori dela eta, Etxebesteren proposamenek prozesu aktibo eta parte-hartzaileak dituzte oinarri askotan.[5]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baserrien laborategia. Killikupe, Erakusleiho ARTEan, Oiartzun, 2020
  • Hau ez da soilik axoa”, Labore Txingudi, Irun, 2019
  • Triangulazioak, Kontenporanea 2017, Bitamine Faktoria, CBA, Irun, 2017
  • Ama joten zan egunero plazara, berdura saltzea”, Lupa dokumentalen X, Mostra,  “Ez-lekuak" erakusketa,Niessen Merkatua, Orereta, 2017
  • Baserriko Ahotsak, Euskal Zine Bilera, Lekeitio, 2016
  • Sagardotegia omen zan, BideOtik programa, Azkuna Zentroa, Bilbo, 2016
  • Sagardotegia omen zan,  Almeriako Ikus-entzunezkoen VI. mostra, Almeria, 2016
  • Sagardotegia omen zan, XII. Historia, Artisten Meeting Point-a, Okela Sormen Lantegia, Bilbo, 2016
  • Sagardotegia omen zan, AE15, II. erakusketa, Bizkaia Aretoa, Bilbo, 2016
  • Iraganekoak, Pleno Aretoa, Oiartzun, 2015
  • Transito, Zawp Espazioa, Bilbo, 2014
  • Presencias, Kabigorri Ateneoa, Irun, 2014

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baserri hedatua (Kutxa Fundazioa, 2022)

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egonaldiak, proiektu bekadunak eta sariak

  • Uhinak beka. Pentsamendu kritikoa saretzeko sariak, Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioak, 2020
  • Xareta, lurraldea artekari. Elikadura kulturalaren prozesu sozialaren artekaritzak, Eva Campo Müller-en I. Tokiko Garapenerako beka (+ E. del Amo), BDS koop eta ECM elkartea, Irun, 2019
  • II. Ondo Bizi Arte Egonaldia, Karrantzako Mutur Beltz elkartea. Karrantza, 2018
  • Suroskopia jaialdian lehenengo dokumentalaren saria, Kordoba, 2015

Herritar aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Liras, Onintza Etxebeste. (2020). Baserri Hedatua: Jardute Sinbolikotik Artekaritzen Eremura. (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  2. «IKERKETA» oninetxebesteliras (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  3. «BIO / CV | Onintza Etxebeste Liras» oninetxebesteliras (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  4. «Onintza Etxebeste Liras: "Baserriarena paradoxa da; balio komunen erreprodukzioa da, baina baita aldatzen doan organismo bizia ere" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Onintza Etxebeste» Muturbeltz (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  6. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]