Oob

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Oob
ウーブ
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 774. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia Dragoi Bola Zko 289. atala (animea)
Arraza Gizakia
Beste izen batzuk Uub, Majuub, Ubuu, Uubuu, Ooboo, Buub, Boob, Papayaman
Garrantzia Bigarren mailako pertsonaia
Senideak
Ahotsa

Oob (jatorrizko japonieraz ウーブ ?) Dragoi Bola manga eta Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT animeetako fikziozko pertsonaia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Oob Booren berraragipena da (hortik izena alderantziz izatea). Dragoi Bola Zren amaieran Gokuk Boo Ahaltsua akabatu ostean, honek Boo berpiztua izatea nahi zuen baina pertsona on bezala, oso indartsua zenez Gokurentzat interes handiko etsaia zelako.

Oob Arte Martzialen Txapelketan agertu zen. Botere sinestezina zuen gizaki gazte baten forma hartu zuen. Hala ere indar hori oso zaila zen kontrolatzeko. Gokuk Ooben aurka borrokatzea erabaki zuen, eta hau lortzeko Boori tranpa egiteko eskatu zion eta honek horrela egin zuen. Borrokan Gokuk iraindu egin zuen bere barneko indar guztia askatzeko. Bere indarraren kontrolik ez zuela ikustean Oob entrenatzea erabaki zuen gerlari indartsu bat bilakatu eta erabateko kontrola zuenean berriz ere bere aurka borrokatzeko. Baita bera ez zagoenean bere ordezko izan zedin ere. Oob gizaki indartsuena bilakatu zen, Super Saiyen indarra parekatuz.

Geroago Dragoi Bola GTn, Lurraren aurkako zenbait mehatxuren aurka borrokatu zen. Umeren aurkako borroka gogorraren ostean Mr. Boorekin fusionatu zen berriz ere. Izan ere Mr. Boo Boo Ahaltsuaren alde ona zen eta Oob alde txarraren berraragitze ona. Fusio honek Ooben antza handia du baina bere indarra ikaragarri hazten da, Super Saiya 3 bat baino indartsuago bilakatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]