Edukira joan

Otto Nordenskjöld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otto Nordenskjöld

Bizitza
JaiotzaQ10531807 Itzuli, Jönköpingeko konderria eta Hässleby (en) Itzuli1869ko abenduaren 6a
Herrialdea Suedia
HeriotzaAnnedals parish (en) Itzuli eta Göteborg1928ko ekainaren 2a (58 urte)
Hobiratze lekuaÖstra kyrkogården (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
AitaQ98393527
Ezkontidea(k)Gerd Nordenskjöld (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea
(1886 -
University of Greifswald (en) Itzuli
(1893 -
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, unibertsitateko irakaslea, geologoa eta geografoa
Enplegatzailea(k)University of Gothenburg (en) Itzuli
Uppsalako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia

Find a Grave: 92563572 Edit the value on Wikidata

Nils Otto Gustaf Nordenskjöld (Sjögelö, 1869ko abenduaren 6a - Göteborg, 1928ko ekainaren 2a) suediar geologo, geografo eta esploratzaile polarra izan zen.

Adolf Erik Nordenskiölden iloba izan zen. Geologia ikasi zuen Uppsalako Unibertsitatean eta irakasle izan zen unibertsitate berean. Espedizio mineralogikoak zuzendu zituen Patagoniara 1890eko hamarkadan, eta Alaskara eta Yukonera 1898an.

1902-04ko Suediako espedizio antartikoa zuzendu zuen. Falklandak bisitatu zuten eta Cerro Nevado uhartean negua eman zuen. Bigarren negua Paulet uhartean eman zuten eta Graham Lurraldearen zati handi bat esploratu ahal izan zuten. Ospe eta zor handiekin amaitu zuen espedizioa.

1905ean Göteborgeko Unibertsitateeko geografia eta etnografia irakasle izendatu zuten. 1909an Groenlandia esploratu zuen eta 1920an Txile eta Peru. Neguak klima alpinoetan izan zituen ondorioak ere aztertu zituen. 1928an hil zen autobus batek harrapatuta.

  • Antarctica: Or, Two years amongst the ice of the South Pole ISBN 0-208-01642-2
  • S A Duse (1905), Bland pingvinar ock sälar, minnen från Svenska sydpolarexpeditionen 1901-03.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]