Adolf Erik Nordenskiöld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adolf Erik Nordenskiöld
Adolf Erik Nordenskiöld by Axel Jungstedt 1902.jpg
parlamentuko lehendakari

1883 -
Riksdageko kidea

Bizitza
Jaiotza Helsinki1832ko azaroaren 18a
Herrialdea  Finlandia
 Suedia
Heriotza Q51527849 eta Västerljungs församling1901eko abuztuaren 12a (68 urte)
Hobiratze lekua Q48034291
Heriotza modua : miokardio infartu akutua
Familia
Aita Nils Gustaf Nordenskiöld
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Imperial Alexander University
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, historian of cartographya, kartografoa, idazlea, geologoa, geografoa, Q48023515 eta mineralogoa
Enplegatzailea(k) Stockholmgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Bavarian Academy of Sciences and Humanities
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Swedish Greenland Expedition 1883
Accademia delle Scienze di Torino
LaNature1873-254-SignatureDeNordenskiold.png

Adolf Erik Nordenskiöld (Helsinki, 1832ko azaroaren 18a - Dalbjö, 1901eko abuztuaren 12a) suediar jatorriko finlandiar esploratzailea eta naturalista izan zen[1]. Artikoa esploratu eta Zembla Berria eta Siberiako itsasaldeak ikertu zituen. Ipar-ekialdeko Pasaia itsastatu zuen lehenbizikoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adolf Erik Nordenskjöldek 1878ko bidaian eginiko ibilbidea.

Finlandian jaio zen baina arrazoi politikoak zirela eta, Suediara erbesteratu behar izan zuen. Irakaslea izan zen Stockholmen. 1858an eta 1861ean Artikora egindako bi espediziotan parte hartu zuen. 1864an eta 1868an Svalbard uharteetara zihoazen espedizioak antolatu zituen, bide horretatik iparburura iritsiko zelakoan; ez zen heldu baina garrantzi handiko aurkikuntza zientifikoak egin zituen. 1870ean Groenlandiako mendebaldeko kostaldea ikertu zuen. 1875ean Jenisei ibaiaren bokaleraino iritsi zen eta Europaren eta Errusiaren arteko merkataritzarako bide berri bat aurkitu zuen. Harrezkero haren helburu nagusia ipar-ekialdeko igarobidea aurkitzea izan zen. 1878an Göteborgetik irten zen Vega izeneko itsasontzian, Txeliuskin lurmuturra iragan eta Lena ibaiaren bokalera iritsi zen; Ekialdeko lurmuturra atzean utzi eta Japoniara iritsi zen. Suezko kanaletik itzuli zen Europara.

1880ean "Vega"n egindako bidaldia izeneko liburua argitaratu zuen. Faksimile-bildumak eta mapa zaharrei buruzko ikerketak ere argitaratu zituen: Facsimil Atlas (1889) eta Periphus (1897).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Erik Nordenskiöld Aldatu lotura Wikidatan