Pablo Antoñana

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pablo Antoñana
Pablo Antoñana idazlea 2008ko Nafarroa Oinezen.jpg
Bizitza
Jaiotza Viana1927ko urriaren 29a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Iruñea2009ko abuztuaren 14a (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea idazlea
Jasotako sariak
Kidetza Eusko Ikaskuntza

Pablo Antoñana Txasko (Viana, Nafarroa Garaia, 1927ko urriaren 29 - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2009ko abuztuaren 14a) gaztelaniazko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logroñon Irakasletza eta Zaragozan Zuzenbidea ikasi zituen. El Busto, Sansol eta Desojo herrietako idazkaria izan zen. 1955ean Elvira Sainzekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituen.

Euskal kulturaren aldeko lan handia egin zuen bai frankismo garaian zein ondorengo urteetan. Asisko Urmeneta marrazkigilearekin euskara ikasten aritu zen, Jorge Cortes Izal eta Jose Maria Jimeno Juriorekin batean.

1979ko ekainetik Eusko Ikaskuntzaren kidea zen. Diario de Navarra, Diario de Noticias eta Gara egunkariko Mugalari atalean idatzi zuen, hala nola artikulu ugari hainbat aldizkaritan.

1996an Vianako Printzea Saria lortu zuen eta 2007an Manuel Irujo Saria.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El capitán Cassou (1959).
  • No estamos solos (1961).
  • El tiempo no está con nosotros (1961).
  • La cuerda rota (1961).
  • El sumario (1964).
  • Pequeña crónica (1972).
  • Las tierras y los hombres (1962-1977)
  • Botín y fuego y otros relatos.
  • Patrañas y otros extravíos.
  • La vieja dama y otros desvaríos.
  • Despropósitos.
  • Extraña visita y otras historia.
  • Último viaje y otras fábulas.
  • El sumario.
  • Relato cruento (1977).
  • Noticias de la Segunda Guerra Carlista.
  • Memoria, divagación, periodismo.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pablo Antoñana Aldatu lotura Wikidatan