Parazoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Parazoa
Ediacara-gaur egun

Sponge.JPG
Sailkapen zientifikoa
Azpierreinua Parazoa
Grant eta Todd, 1838

Parazoa (greziarretik, animalien ondoan) animalia azpierreinu oso zahar bat dira. Choanoflagellatarekin duten ezberdintasuna makroskopikoak direla eta ezberdintze zelularra dutela da, baina Eumetazoa edo benetako animaliak ez bezala ez dute ehunik. Gaur egun belakiak baino ez dira geratzen azpierreinu honetatik, Porifera phyllumaren barnean. Aditu batzuek Placozoa ere sartzen dute hemen, baina phyllum honen barruan Trichoplax adhaerens espeziea baino ez denez deskribatu oso zaila da talde honetan edo Agnotozoa azpierreinuan sailkatzea.

Parazoek ez dute simetriarik eta gaur egun 5.000 bat espezie ezagutzen dira, horietatik 150 ur gezakoak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parazoa Aldatu lotura Wikidatan