Paul von Lettow-Vorbeck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul von Lettow-Vorbeck
Bundesarchiv Bild 183-R05765, Paul Emil von Lettow-Vorbeck.jpg
Wappen Deutsches Reich (Weimarer Republik).svg
Weimar Errepublikako Reichstagko kidea

Bizitza
JaiotzaSaarlouis1870eko martxoaren 20a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHanburgo1964ko martxoaren 9a (93 urte)
Hobiratze lekuaVicelinkirche (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
LeinuaQ1821235 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFranzösisches Gymnasium Berlin (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta ofizierra
Lantokia(k)Bremen
Berlin
German South-West Africa (en) Itzuli eta Ekialdeko Afrika Alemana
Jasotako sariak
KidetzaSchutztruppe of German East Africa (en) Itzuli
government of German East Africa (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraPrussian Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakEast African Campaign (en) Itzuli
Battle of Tanga (en) Itzuli
Battle of Mahiwa (en) Itzuli
Battle of Ngomano (en) Itzuli
Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGerman National People's Party (en) Itzuli

Paul-Emil von Lettow-Vorbeck (Saarlouis, Rhingo probintzia, Prusiako Erresuma, 1870eko martxoaren 20a - Hanburgo, 1964ko martxoaren 9a) alemaniar militarra izan zen. Alemaniar tropak zuzendu zituen Ekialdeko Afrikako Frontean Lehen Mundu Gerran. Lau urtez, 14.000 (3.000 alemaniar eta 11.000 afrikar) gizonekin aurre egin zion 300.000 (britainiarrak, indiarrak, belgikarrak eta portugaldarrak) baino gehiagoko armada bati. Lehen Mundu Gerran Britainiar Inperioaren zati bat arrakastaz inbaditu zuen alemaniar bakarra izan zen. Edwin Palmer Hoytek honela deskribatu zituen bere balentriak: "Historiako gerrilla operazio indibidualik handiena, eta arrakastatsuena."

Pomeraniako nobleziako familia batean jaio zen. Karrera militarra jarraitu zuen eta 1900ean Txinara bidali zuten Boxerren matxinada zapaltzeko. 1904an gaur egungo Namibiara bidali zuten Herero matxinadaren aurka borrokatzeko. 1906an zauritu egin zen eta begi baten ikusmena galdu zuen. 1907an Alemaniara itzuli zen, eta han egon zen 1914 arte. Afrikara itsasontziz egindako bidaian, Karen Blixen ezagutu zuen eta azkeneraino mantendu zuen bere adiskidetasuna.

Lehen Mundu Gerran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Von Lettow-Vorbeck poster batean.

Lehen Mundu Gerran, bere asmoa britainiar tropak okupatuta mantentzea izan zen, europar frontera eraman ez zitzaten. Lau urtez gerrilla gerra bat egin zuen Ekialdeko Afrikan. 1918ko azaroaren 25ean baino ez zen errenditu, Europan gerra amaitu ondoren.

Schutztruppe Askarien Konpainia (1914).
Königsberg-en kanoiak lurrean.
Ngomanoko gudua 1917ko azaroan.
von Lettow-Vorbeck Jenerala eta Heinrich Schnee Gobernadorea.
Lettow-Vorbecken errendizioa Abercornen.

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an Alemaniara itzuli zen eta heroi gisa hartu zuten.

Lettow-Vorbeck desfile batean Berlinen 1919an.

Armadan jarraitu zuen eta Altxamendu Espartakista zapalketan parte hartu zuen. 1920an armada utzi zuen Kappen Putschen parte hartu ondoren. 1928tik 1930era Reichstageko diputatua izan zen. Hitlerrek Erresuma Batuan enbaxadore izatea eskaini zion, baina Von Lettow-Vorbeckek errefusatu egin zuen eta ez zuen naziekin kolaboratu.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lettow-Vorbeck, Paul Emil von, Heia Safari! Deutschlands Kampf in Ostafrika. Leipzig: Hase & Köhler. 1920.
  • Lettow-Vorbeck, Paul Emil von, Meine Erinnerungen aus Ostafrika. Leipzig: Hase & Köhler, 1920.
  • Lettow-Vorbeck, Paul Emil von, Mein Leben. Biberach an der Riss: Koehlers Verlag. 1957.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]