Pedro Basauri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pedro Basauri
Bizitza
Jaiotza Eibar1893ko azaroaren 30a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bartzelona1973ko irailaren 21a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea toreatzailea eta aktorea
Izengoitia(k) Pedrucho

Pedro Basauri Paguaga (Eibar, 1893ko azaroaren 30a - Bartzelona, 1973ko irailaren 21a), ezizenez Pedrucho ezaguna, euskal toreatzaile eta aktorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarrren jaioa, gurasoak Emeterio Basauri langilea eta Romana Paguaga zituen.

Aitaren lan egoera zela eta, koinataren Schilling y Paguaga enpresarako lan egiten zuelako, Bartzelonara joan zen gaztetan. Hantxe ikasle fina izanda ere, zezenketei ekin zion aitaren atsekaberako.

Lehendabizikoz La Barceloneta auzoan aritu zuen zezenekin, hala ere, indioz jantzita.

Lehenengo nobillada Eibarren egin zuen, Iluminadito eta Armerito herrikideekin batera, eta bizkarrean atera zuten plazatik.

1915ean nobillerorik onenetariko bihurtu zen. 1923ko irailaren 2an Donostiako Txofre zezen plazan alternatiba izan zuen, aitabitxia Saleri II.a izanda. 1924an tourra egin eta Erroma, Budapest, Cagliari eta Kairon toreatu zuen. 1925ean, berriz, Amerikan.

1927ko irailaren 17an Madrilen alternatiba baieztatu zuen, aitabitxia Torquito izanik. Hain zen garrantsitzua ezen behin Bartzelonan aldi berean zen Errege Koparen FC Barcelona eta Athletic Cluben arteko finalak baino ikusle gehiago izan baitzituen.

1928an bere banderillero zen Martin anaia Marseillan hil zen. 1929ko abuztuan berak ere hiltzeko zorian izan zen anaiaren omenezko korrida batean.

Espainiako Guda Zibila zela eta gero eta korrida gutxiago izan eta Ana Susana Heder emazteak hala eskatuta zezenketak utzi zuen. Bartzelonako Zezen-Eskola zuzentzeari ekin zion.

Hil zenean, Residencia de San Andrés Eibarko zaharren egoitzari bere jaraunspenaren zati bat eman zion.

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]