Timo Riiho
| Timo Riiho | |||
|---|---|---|---|
1981 - 2021 | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Kymi (en) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | 2021eko ekainaren 2a (70 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea | ||
| Hezkuntza-maila | doktoretza | ||
| Hizkuntzak | finlandiera gaztelania euskara portugesa katalana suediera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | hizkuntzalaria, erromanista eta unibertsitateko irakaslea | ||
| Enplegatzailea(k) | Helsinkiko Unibertsitatea | ||
| Jasotako sariak | |||
Timo Tapani Riiho (Kotka, Kymi, Finlandia, 1950eko urriaren 7a) Iberiar penintsulan dauden hizkuntzetako irakasle finlandiarra da.[1][2] Finlandieraren egoera linguistikoa ongi ezagutzen du, baita euskararena ere.[3][4]
Hizkuntzalaritza Iberoerromanikoan irakaslea izan da Helsinkiko Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultatean 1981az geroztik.[5] Haren ikerketa-eremua gaztelania, portugesa eta katalanaren sintaxi historikoa eta konparatiboa da, baita preposizioen eta izenordainak ere. Iberiar penintsulako hizkuntzen arteko interakzioa ere aztertu du.[6][7]
1970eko hamarkadan Madrilen, Lisboan eta Bordelen ikasi zuen eta, ondoren, Heidelbergen doktoratu ondoko ikasketetarako Humboldt ikerketa-beka lortu zuen. Madrilen Unibertsitateko Finlandiar Institutuko eta Institutu ibero-amerikarreko (Instituto Iberoamericano) sortzaileetako bat izan zen, baita zuzendaria 2002 eta 2006 bitartean ere.[6]
Euskalduna, euskaraduna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagun baten laguntzarekin, euskara denbora-pasa klandestino gisa ikasten hasi zen 1970eko hamarkadaren hasieran. Geroago 1980an hobeto ikasi zuen euskara Arantzazuko Santutegian hiru hilabeteko murgiltze-egonaldi batean.[6][7] Bitoriano Gandiaga, Luis Villasante eta Aita Lasa ezagutu zituen orduan.
1984an Euskaltzaindiak Eibarren antolatu zuen kongresuan parte hartu zuen. Hizkuntzalari moduan euskal aditza ikaragarria iruditzen zitzaion, konplikatua, baina zoragarria, aldi berean. Horrekin batera, euskararen arkaikotasuna ere ikaragarri maite zuen orduan.[8][9][10][11]
Txillardegirekin harreman estua izan zuen, eta Euskal Herrira bisita ugari egin zituen hitzaldiak emateko (30.000tik gora entzule guztira).[8] Euskal Telebistako Euskalonski saioko elkarrizketa batean, Timo Riihok zabaldu zuen Finlandia eta finlandiera inspirazio-iturria izan zirela Txillardegirentzat, euskara batua sortzeko, eta euskararen erabilera zabaltzeko hizkuntza politika bat proposatzeko. Finlandian suomierarekin hizkuntza kulturala nola sortu zuten ikusita, eredu hori aplikatu nahi izan zuen Euskal Herrian.[9]

Hainbat lurralde eta hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriaz eta euskaraz gain, hainbat herrialde bisitatu eta hainbat hizkuntza landu ditu: Aljeriako Hego-mendebaldeko Fronte Polisarioko gonbidatu gisa ibili zen, Espainiako Sahara zaharreko errefuxiatuen hizkuntzaren egoera ikertzen; Habanan, Kubako presidente Fidel Castro zenarekin afaldu zuen behin, Mexiko ipar-mendebaldeko Sonora inguruko biztanle autoktonoen soinu-baldintzak monitorizatu zituen, ikasketa-bidaiak antolatu zituen bere ikasleekin Espainiako eta Portugalgo iparraldetik, eta Brasilgo Amazonasen nabigatzen ibili zen.[12]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Académico correspondiente extranjero de la Real Academia Española Comendador de la Orden al Mérito Civil (España)[1]
- Grand Officier da Ordem do Príncipe Dom Henrique o Navegador (Portugal)[1]
- Comendador da Ordem de Castelo Branco (Brasil)[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 (Ingelesez) «Timo Riiho - 375 Humanists» 375humanistia.helsinki.fi (kontsulta data: 2021-12-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'En Finlandia exigimos más a quien quiere ser docente'» La Vanguardia 2012-01-13 (kontsulta data: 2021-12-14).
- ↑ «Suomira bidaia pedagogikoa: hainbat ohar» www.hikhasi.eus (Hik hasi) (kontsulta data: 2021-12-14).
- ↑ Etxebarrai, Aitor. (2014-09-06). «Suomi» GAUR8 (kontsulta data: 2021-12-14).
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-04-16). «Finlandiako bisitariak Euskaltzaindian» www.euskaltzaindia.eus (Plazaberri) (kontsulta data: 2021-12-14).
- 1 2 3 (Ingelesez) «Enthusiasm for Ibero-Romance languages does not fade - 375 Humanists» 375humanistia.helsinki.fi (kontsulta data: 2021-12-14).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Más sobre Timo Riiho en otras páginas de la Red - 375 humanistas» 375humanistia.helsinki.fi (kontsulta data: 2021-12-14).
- 1 2 «Timo Riiho (Madrilgo Suomiar Institutuko zuzendaria): «Suomiera eta suediera, biak dira ofizial: %8 dira suedieraz hitz egiten dutenak»» Argia (kontsulta data: 2021-12-14).
- 1 2 3 «Timo Riiho hizkuntzalari finlandiarra: 'Euskarak nire bizitza aldatu zuen'» EITB Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2021-12-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iturbe, Andoni. (2013-11-12). «"Euskararen aldeko ahaleginak eredugarriak dira finlandiarrontzat"» www.noticiasdegipuzkoa.eus (kontsulta data: 2021-12-14).
- ↑ «Helsinkin izango da 'Euskalonski'-ko lantaldea» El Diario Vasco 2019-09-24 (kontsulta data: 2021-12-14).
- ↑ (Ingelesez) «My best memories of the University - 375 Humanists» 375humanistia.helsinki.fi (kontsulta data: 2021-12-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Timo Riiho Orri pertsonala Helsinkiko Unibertsitateko webgunean.
- Timo Riiho 200dik gora artikulu zientifiko Google Scholar-ren
- Timo Riiho hizkuntzalari finlandiarra: 'Euskarak nire bizitza aldatu zuen' Timo Riiho eta Pello Reparaz ETB1eko Euskalonski telebista-saioan (2019-09-24)
- Sant Quirze del Vallèsko Udalak egindako bideoa. Timo Riiho irakasle finlandiarrak Europan ondoen baloratutako irakaskuntzaren ezaugarriak azaltzen ditu (Finlandiakoa). Ikasgelen antolaketari, irakasleen zereginari, eskola/familia harremanari, teknologia berriei eta irakurketaren garrantziari buruzko galderei erantzuten die. Halaber, Sant Quirze del Vallèsko eskola zer iruditu zaion ere azaltzen du.