Peter Frederick Strawson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Peter Frederick Strawson
Bizitza
Jaiotza Ealing1919ko azaroaren 23a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Oxford2006ko otsailaren 13a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa St John's College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Oxfordeko Unibertsitatea
Magdalen College
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Britainiar Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra

Sir Peter Frederick Strawson (Londres, Ingalaterra, 1919ko azaroaren 23a - Londres, Ingalaterra, 2006ko otsailaren 13a) ingeles filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia metafisikoko irakaslea izan zen Oxfordeko Unibertsitateko Magdalen Collegen 1968 eta 1987 bitartean. Ryle eta Austinen ondoren, Oxfordeko filosofia-eskola analitikoaren ordezkari nagusia izan zen. Hizkuntza arrunta eta haren erabilera aztertu zuen, baina bere taldeko pentsalari batzuek baino sistematikoago eta modu teorikoago batez egin zituen azterketak. Strawsonek aztertu zuen arazo nagusietako bat Russellen deskribapenen teoriaren kritika izan zen: On the Referring (1950, Erreferentziari buruz).

Azpimarratzekoa da, halaber, Individuals. An Essay in Descriptive Metaphysics (1959, Banakoak. Metafisika deskribatzaileari buruzko saiakera bat) obran metafisika deskribatzailearen eta metafisika errebisionistaren arteko bereizketa egin zuela. Metafisika deskribatzaileak agerian jartzen ditu gure egitura kontzeptualaren alderdi orokorrenak eta aldaezinenak, gure pentsaera eta hizkuntzaren kategoriak, eta kontzeptuak, eta metafisika errebisionistak, berriz, gure sistema kontzeptual eraginkorra hobetzeko balio du. Azken horrek filosofian zeresan handia baldin badu ere, metafisika deskribatzailea eta haren ordezkari nagusiak (Aristoteles eta Kant, alegia) zerbitzatzea du helburu nagusi.

Beste zenbait lan aipagarri: Introduction to Logical Theory (1952, Logikaren teoriari buruzko sarrera); The Bounds of Sense: An Essay on Kant's Critique of Pure Reason (1966, Zentzuaren mugak: Kanten Arrazoi Garbiaren Kritikari buruzko saiakera bat); eta artikulu eta azterlan ugari, aldizkarietan argitaratuak.

1977an Sir izendatu zuten, filosofiari egindako ekarpenengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]