Petri Antso Monteagudokoa
Petri Antso Monteagudokoa | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma |
Heriotza | Nabarreria, 1276 (egutegi gregorianoa) |
Familia | |
Aita | Antso Fernandez Monteagudokoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Nabarreriako Gerra |
Petri Antso Monteagudokoa (nafar-aragoieraz: Pero Sanchiz de Montacut) (?- Nabarreria, 1276) XIII. mendeko Nafarroako handikia izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Antso Fernandez Monteagudokoa zuen Tibalt I.a eta Tibalt II.aren seneskala izandakoa.
1264 eta 1269 artean Erronkari eta Zaraitzuko jauna izan zen. 1266an, agaramontar buruzagiak erregeari omenaldia egin zionenan, Cascanteko jauna zuen titulua.
Henrike I.a gizena hil zenean, 1274ko abuztuaren 21ean, Gorteek gobernadore hautatu zuten Erriberrin. Nobleziaren gehienarekin batera aragoitarren alde egin zuen. Hori zela eta Gartzia Almoravit izan zuen etsaia, gaztelarren aldekoa zena. Elkarri erronka jo eta gero, Montagudokoa ez zen agertu. Nabarreria armagabetzea lortu ezin zuenez, dimisioa aurkeztu eta Filipe III.a Frantziakoak aukeratutako Eustakio Beaumarchaiskoak ordezkatu zuen. Gontzalo Ibañez Baztangoaren bitartekaritzari esker, Nabarreriako gerran auzo horretakoekin bat egin zuen. Tregoa batean, gobernadorearen aldera pasatzekotan ari zela, Almoravitek kontratatutako lagun batzuek bere ezkutari eta lagun batekin batera hil zuten.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xanpainiarra zen Elis edo Aelide ezkondu eta seme-alaba bi izan zituzten:
- Joanes
- Milia
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jimeno Jurio, Jose Maria. (2004). Retazos de la historia de Pamplona. Iruñea: Pamiela ISBN 84-7681-405-4..
- Jimeno Jurio, Jose Maria. (1991). Guerra de la Navarrería. in: Navarra : Temas de cultura popular. Iruñea ISBN ISBN 84-235-0436-0..
- García Arancón, Mª Raquel. Tres linajes navarros bajo la casa Champaña. , 606-611 or..[Betiko hautsitako esteka]